Warren Mosler: AEBetako Fed eta Eurolandiako EBZ

Hona hemen Mosler-ek hiru artikulutan berriki esan duena:

a)  Eskari agregatuari tasa batek gehitzeko baldintza  bakarra hauxe litzateke:  agregatuan, mailegu hartzaileen kontsumitzeko joera handiagoa izatea  aurreztaileena baino[1].

b)  Kritika: AEBetako Kongresuari Fed-ek aurkezturiko zenbait mailegu-emate lerro, izatez, Fed-ek atzerritar banku zentralei ziurtzat luzatzen dizkien mailegu-emateak, funtzionalki,  ez-seguruak dira.

Baldin eta Fed-eko edozein merkataritza bankuk halako mailegu-ematea ziurtzat klasifikatu nahi izango balu, erreguladore federalek segur aski klasifikazioa hori baztertuko lukete[2].

c)  Fed-ek badaki AEBak ezin direla izango hurrengo Grezia, politikari mota guztiek etengabe horixe aldarrikatzen duten arren. Fed-ekoek badakite Grezia eta euroguneko beste herrialde kideak AEBetako estatuen egoeran daudela, ez gobernu federalaren egoeran: moneta erabiltzaileak dira, ez moneta jaulkitzaileak. Eta ongi dakite Europako Banku Zentrala (EBZ) euroaren jaulkitzailea dela, eta AEBetako gobernu federalaren moduan, haren gastuak ez dituela inongo diru-sarrerak mugatzen.

Fed-ek nola funtzionatzen duen esplikatuko balu, segur aski Kongresuak politika berri bat bultzatuko luke output eta enplegu mailak berriz eratzeko, inflazio gehiegirik gabe: politika hori Fed-i dagokio[3].

Beraz, EBZ, moneta (euroa) jaulkitzailea dena ez du mugatzen inolako diru-sarrerak. Euskara garbian, EBZ-ek,  euro jaulkitzailea izanik, ez du behar kanpotik (Txinatik, AEBetatik, Japoniatik, …) inolako diru laguntzarik. Berak nahi duen beste euro jaulki dezake.

Hortaz, EBZ-k EBko estatu desberdinei, kasu Espainia eta Frantziari (eta biharko Euskal Herri independenteari ere) euroak luzatu ahal dizkie, demografiaren arabera.  Horrek suposatuko lukete estatu horiek gai izango liratekeela, zeinek bere politikarekin, output eta enplegua sortzea, inflazio maila kontrolatu batekin. Estatu horiek (eta biharko EH errepublika independenteak), zeinek bere Altxor Publikoaren bidez, politika fiskal egoki bat martxan jar lezakete.

Gainera, lanpostuak sortzeko, badago plan orokor eta sendo bat[4], baita berorren aplikazioaz zenbait iruzkin ere[5].

Horra hor, bada, irtenbidea.

Orduan, zein da arazoa? Ekonomialariek ez dakitela? Ados. Politikariek ez dakitela? Ados. Baina batzuek badakite: Alemaniako Bundesbank-eko nagusiek, zeintzuk EBZ-ren gainetik baitaude, eta EB-ren norabidea ‘zuzentzen’ duten.

Noski EBko banku handietako nagusiek ere badakite, eta oso pozik daude egoera (‘krisi’) honekin.

Noiz arte segituko du fartsa mingarri horrek?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude