Ez dago inongo B planik. Odola kaleetan?

Mosler-en iritziz[1], Europak daukan emaitza hauxe litzateke: odola kaleetan azaltzea.


Izan ere, EBZ-ren fondoak eratzeak martxan jarraitzen duen bitartean, dudazkoa izan arren, azpiko gaia austeritatea da.


Ez dago inongo B planik.


Dagoena zergak altxatzea eta gastuak moztea da, nahiz eta praktika horiek lan egiten dute maila handiagoko defizitak sortzeko.


Beraz, solbentziaren eta fondo eratzearen afera konponduko dela dirudien arren, bizkortze laguntzak ezin du luze iraun, fondoak eratzea baldintzatuta segitzen duen heinean:  martxan dagoen austeritateak eta hazkunde negatiboak baldintzaturik, hain zuzen ere.


Beste aldetik, badirudi austeritateak ez duela soilik iraungo, baizik eta areagotuko dela, nahiz eta eurogunea dagoeneko sarturik egon atzeraldian.


Hortaz, Mosler-en aburuz, ez dago inolako aukerarik EBZ-k fondoak eratuko dituela eta, denbora berean, susperraldi baterako behar diren defizit handiagoak agintzea.


Kasu horretan, austeritatea bukatuko duen gauza bakarra odola kaleetan agertzea litzateke, kaosa eta gobernuan aldaketa bat pizteko beste kopuruan.


Ikusiko ote dugu egoera tamalgarri hori?


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude