Europar Batasuneko eta EBko estatu desberdinetako bonoak. Mosler bonoak

Jende askoren iritziz, eurobono Europar Batasuneko (EB) zor krisitik ateratzeko bide bakarra da. Ideia argi dago: estatu desberdinetako bonoen pasibo guztiak bereganatuko dituen bono ‘handi’ bat jaulkitzea. Bono hori euroguneko herrialde guztiek sostengatuko lukete, eta beroriek laguntza behar duten herrialdeen diru laguntzak sostengatuko lituzkete.

Batzuek uste dute eurobonoa batasun fiskal osorako pausu bat dela, nahiz eta politikari asko urrats horren aurka egon. Eurobonoek EBko oraingo zenbait akordio aldatzea suposatzen dute baita Alemaniako Konstituzioaren talka ere[1].

Tartean, EB osoan dagoen mezu bakarra ezagunegia da: austeritate gehiago behar da (zeina, eta hau ez da aipatzen, zordunak diren herrialdeen hazkunde ekonomikoaren auka arituko den, eta horrek zailago bilakatu baitu zerga bilketa nahikoa gauzatzea, zor ordainketak egiteko).

Egitate bakarra da austeritateak ez duela funtzionatu Grezian eta gero eta zabalagoa da Grezia ordaindu ezean arituko dela (jadanik gobernuak berak esan du).  Eta Greziak porrot egiten badu EBko zenbait bankutan eragina azalduko da, bereziki Alemaniako eta Frantziako bankuak zeintzuk Europar zor subiranoarekiko babesik gabe dauden.

Hortaz, zer gertatuko litzateke ordaindu ezeko kasuan? Segur aski Europar Banku Zentralak (EBZ) parte hartuko luke eta nahasketa guztia sostengatu, AEBtan gertatu zen moduan 2008ko finantza-krisian. (Fed arazoan sartu zen eta bankuen balantze-orriak babestu zituen, lender of last resort, hots azken baliabideko mailegu-emaile gisa arituz.)  EBZ lender of last resort moduan aritzen bada, horrek inongo herrialderi ez dio suposatzen inolako desabantailarik, zeren EBZ-k dirua sor baitezake teklatu baten bidez eta behar diren kontuak kreditatuz.

Arazoa da eurokratek ez dutela ulertzen diruaren funtzionamendu hori. Ezta Alemaniako gobernuak ere.

Badago, hala ere, beste bide bat soilik herrialde indibidualerako, Mosler-ek proposatu duena:  Mosler bonoak jaulkitzea.

Hona hemen nola funtzionatzen duen Mosler-en planak:

a)  Herrialdeek bono berriak jaulki behar dituzte.

b)  Bono berriek klausula bat daukate, esanez ordainketa subiranoaren  ezean, bono horiek erabil daitezkeela zerga pasiboak zuritzeko jatorriko herrialdean.

Aurrekoak esan nahi du bono berri horiek erabat bermatuta egongo direla idatzita daukaten balioa balio izateko eta merkatuetan inbertsiogileei lasaitzeko. Bere aldetik, horrek bono-etekinak beheratuko lituzke eta ordainketa subiranoaren eza alboratuko.

Mosler bonoek herrialdeei zor subiranoaren gaineko kontrola berriz bereganatzea ahalbidetuko lieke, eta EBko erakundeetatik askeago izatea eta hori egin dezakete eurogunetik irten barik.

Herrialde bakoitzak bere bidetik eta modutik ordainduko luke. Gainera, Mosler bonoak herrialde bakoitzak jaulki ahalko ditu, hortaz oso arin bideratu daitezke.

Arazo bakarra oharmenean datza, azken finean Diru Teoria Modernoaren ulermenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude