M-M’ vs M-C-M’

Marxista askok  ez dute ulertzen zorraren zama ez dela mozkin handiak islatzen dituen kapitalaren metaketa. Zorrak metatu daitezke -hartzekodunen ‘aurrezkiak’ bilakatuz-  inongo mozkinik gabe.

Baldin eta zor guztiek existitzen den superabit  bat islatuko balute, orduan nolabait ordainduak izango lirateke. Baina zor asko ezin dira ordaindu.

Gaur egun, finantza sistema produkzio-eta-kontsumo ekonomiatik deslotuta dago. Autonomoa da.

Marxista askotxok uste dute finantza-krisiak inbertso aukeren gainetiko ‘kapital metapena’ irudikatzen duela, soldatapeko lan-indarrari enplegatzaileek bereganatutako mozkinak direla eta. Haientzat produkzio esferan kapitalaren gain-metaketa dago: azkenean finantza kapital guztia – eta haren interes errenta- soldatapeko lan-indarretik dator.

Baina Marxek argi bereizi zituen M-M’ eta M-C-M’.

Zor gehienek ez dute suposatzen lehendik produkzio-eta-kontsumo ekonomia ‘errealetik’ ateratako superabita behar dela. Esan bezala, gaurko finantza sistema autonomoa da produkzio ‘errealetik’. Gaur egun zorra modu berezi batez sortzen da konputagailuen teklatuetatik. Behin zorra egonik, interesak metatu egiten dira.

Kasurako, Europar Batasunak bere zordun kideekiko harremanak ez dio ia ezer ekarri superabit ekonomikoari. Alderantziz baizik, Alemaniako, Austriako eta Frantziako bankarien aldetik, jarrera erabat harraparia izan da. Greziari eta Irlandari emandako diru laguntza bide bat izan da bankari horiei oso gaizki joan zaizkien maileguak osorik garbitzeko.  Maileguak, gehien batez, konputagailuen teklatuetan sortu izan dira; beste aldetik, deribatiben kasuetan jolas hutsak izan dira. (Jolas horiek ez dute behar inolako superabitik.)

Ezelako superabitik izan gabe, zorrak azaltzen dira: ordaindu gabeko faktura bat zor bilakatzen da, ordaindu gabeko hipoteka batek interesak metatzen ditu, gero kuotak,  isunak eta dagozkion zamak datoz.  Hirugarren Munduko zor gehienek interesa metatuak islatzen dituzte – ez halabeharrezko interes ez ordainduak, baizik eta banku mailegu berriak, zordunei interesak ordaintzen ahalbideratzeko. Hyman Minski-k finantza zikloen Ponzi estadioa deitu zion egoera horri[1].

Laburbilduz, zorra  aire finetik sortua da[2].

Ponzi egoera horretan, eta Europar Batasunari dagokionez, Europako Banku Zentralak (EBZ) Irlandako, Greziako, Portugaleko eta Espainiako gobernuek (‘zergadunek’) erantzukizun osoa har dezaten nahi du, mailegu txarrak eta bankuen arduragabeko espekulazioa transakzio ‘onak’ bilakatzeko; horrela, egoera horietan bere fortunak eta kredituak jarri zituzten aberatsak eta inbertsiogile instituzionalak salbatuak izan daitezen, inolako galerarik hartu gabe. Ondorioz azaltzen den pobrezia soilik piramide ekonomikoaren gaineko finantza-fortunatik ‘kanpoko’ arazoaren gisa izan da hartua (sic).


[2]  DEBT IS CREATED OUT OF THIN AIR: Dirk J Bezemer-ek dioenez, “The single most important misunderstanding about money, credit and debt is that they must, necessarily, be linked to real-sector value-added or to one of its components (wages or profit). As if banks can only create a loan if a firm or household will use it in real-sector transactions. There is no such condition. Banks can lend and thereby increase the economy’s debt overhead in complete independence of the real-sector growth, or wages, or profit. In fact, they have been doing so for a long time now. Since the 1970s, US bank lending to the US real sector has grown in tandem with the economy, but the volume of all other bank loans has multiplied, without apparent link to the economy’s dynamics.

No theory missing this basic fact will help us understand the relation between finance and the economy. There is NO necessity why the debt burden is an accumulation of capital representing high profits (causing under-consumption), it is NOT the sum of previous economic surpluses, NOR a reflection of land rent, and least of all is the growth in loans explained as a reward for hard work and innovation. Attempting to make these linkages, though tempting, leads us unto a theoretical dead alley.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude