Gizarte segurantza euro-gunean

Gobernu nazional bat ezin da inoiz insolbentea izan segurtasun sozial eta erretreta programetan, baldin eta gobernua subirano bada bere monetan. Tesi hori Diru Teoria Modernoan ongi finkatuta eta adierazita dago[1].

Ikus dezagun Europako kasuan, berezia baita. Europan herrialdeen egoerak desberdinak dira: Europako Batasunean (EB) dauden eta euroa erabiltzen duten herrialdeen egoerak;  EBn dauden baina euroa erabiltzen ez duten herrialdeen egoerak (Danimarka eta Suedia) eta Europan dagoen baina EBn ez dagoen herrialdearena (Norvegia).

Euskal Herriaren kasuan lehen taldean sartzen da (Espainiar eta Frantziar estatuen bidez, noski). Hortaz, goian aipaturiko webgunean azaltzen den gobernu subiranoaren kasuko gizarte segurantzaren afera, orain konplexutasun batekin azaltzen da.

Jakina denez, euro-guneko gobernuek beren moneta subiranotasuna Europako Banku Zentralari (EBZ) utzi zioten, herrialde bakoitzean erantzukizun fiskala mantenduz.

Horrela eginez, euro-guneko gobernu bakoitzak bere statusa murriztu zuen gobernu subiranoa izatetik sistema federal baten ‘antzeko’ estatu-gobernua izatera. (‘Antzekoa’, zeren EBn ez baitago ezelako gobernu federalik.) Beraz, EBko gobernuak ez dira subiranoak eurotan eta zentzugabeko Egonkortasun eta Hazkunde Akordio barregarriaren bidez enplegu osoa lortzeko behar den politika fiskala erabiltzeko ahalmena murriztu zuten, borondatez gainera!

Askoz egokiagoa izango zatekeen gobernu horiek beren erantzukizun fiskalak EBko benetako europar gobernu federal soil eta orokor bati uztea, zeinak EBZrekin batera funtzionatu ahal izango zukeen, bateratutako unitate moduan. Modu horretan, euro-guneak moneta monopolioa eta erantzukizun fiskala batera eramango zukeen, eta politika fiskala era progresibo batez erabili ahalko zukeen, EBn enplegu osoa lortzeko.

Baina hori ez zen gertatu. Ondorioz, ‘estatu gobernu’ gisa, euro-guneko herrialdeek beren inbertsio fiskalak finantzatzeko bi aukera dituzte: zerga lokalak erabiltzea ala mailegatzea. (EBko estatuak ez dira AEBak, Japonia, Kanada edo eta Australia bezalakoak, azkenak soberanoak baitira beren moneta propioetan.)

Segurtasun sozialari dagokionez, EBko estatu desberdinetan kontabilitatezko gain-inprimaketa dago. Irlandan kasu, bi kontutan dago egitaratuta Gizarte Segurantza Funtsa: (a) kontu korronte bat, zeinak enplegatuengandik kotizaziopeko ordainketak biltzen dituen eta langabeei gizarte segurantzako ordainketak ematen; eta (b) inbertsio kontu bat, zeina ezohiko balantzeetarako inbertsio (aurrezki) funtsa den. Hori guztia kontabilitate sistema bat besterik ez da.

EBko herrialde askotan bezala, Irlandako langileek kotizaziopeko ordainketak funts horretan egiten dituzte. Gero, Irlandako gobernuak gizabanakoei transferrak egiten dizkie, langabeziaren ordainsariak, estatu pentsioak, amatasunaren ordainsariak eta ez-solbentziaren ordainketak.

Gobernu gastu horiek kudeatzeko erabiltzen den kontabilitate egitura periferikoa da: hori guzti hori gobernu gastua da, alde bat langileek ordaindutako zergatik datorrena. Baldin eta eskasiaren bat badago, falta denak gobernu gastu osagarritik etorri behar du.

Oro har, kotizaziopeko ordainketak gobernuak biltzen dituen zerga gisa daude kontsideratuta. Hala ere, ordainketa horiek errenta irudikatzen dute, zor emisioko gastu netoa sostengatzen duena.

Beraz, euro-gunean sartzeko baldintza moduan, Irlandako Gobernuak bere moneta subiranotasuna EBZri laga diolako, egoera horrek errenta hori gastatzeko ahalmena hornitzen duela esan nahi du.

Errenta hori, kontabilitatearen ikuspuntutik, Gizarte Segurantza Funtsaren kontra idatzia izateak ez dauka inolako ondoriorik. Funtsa jasotako ordainketen kontabilitate dokumentua da. Jasotako errenta aurrekontu publikoan edozein gastu babesteko erabil daiteke. Are gehiago, gobernuak beste zergetatik jasotako errenta erabil dezake gizarte segurantzako obligazioak finantzatzeko, baita zorra igotzeko ere, Egonkortasun eta Hazkunde Akordioak markatzen duen mugaraino.

Gastatze hori erabaki politikotik dator eta ongizate sozialeko egoki bat hornitzea du. Azken puntua da desberdina (herrialde subiranoekin konparatuz): transakzio guztiak eurotan daude eta EBko gobernu bakoitza ez da subiranoa moneta horretan. Hortaz, mailaren batean, gobernu bakoitzak Egonkortasun eta Hazkunde Akordioko zorren gaineko mugak apurtu behar ditu ala zergak altxatu bere gizarte segurantzari buruzko obligazioko eskariak finantzatzeko. (Bestela, gizarte segurantzako obligazioak beheranzko joeran birdefinitu dezake gobernuak, hiritarren kalterako.)

Bide biak deflaziogileak dira eta hiritarren bizitza-estandarra murrizten dute. Mitchell-ek dioenez[2], “Baldin eta horrelako hiritarra banintz, gobernuari eskatuko nioke euro-gunetik berehala irteteko eta Danimarkak eta Suediak (Europako Batasunako herrialdeak izanik) eta Norvegiak daukaten estatusa gozatu, euro-gunean sartzeko erabaki zoroa hartu ez zuten herrialdeen estatusa.”

Laburbilduz, ez dago inongo arrazoi ekonomikorik EBn gizarte segurantza mozteko. Ezta Euskal Herrian ere. Moztuz gero, erabakia politikoa da, eta argi erakusten du EBn zer nolako jarrera soziala dagoen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude