Gizarte segurantza: falaziak nonahi

Falaziak, gezurrak eta mitoak egunero agertzen zaizkigu gizarte segurantzaren kontuari lotuta. Politikariek eta ekonomialari pilo batek ez dakite zertan ari diren oso garrantzitsua den arlo hori ukitzen dutenean. Eman ditzagun bi egitate:

1)  Gizarte segurantza ez dago hondatuta eta ez da egongo hondatuta. Hortaz, hona hemen aholku bat: Robert Eisner-ek idatzi zuen moduan[1], gizarte segurantza bere horretan segituko du baldin eta bera babesten badugu beraren ‘salbatzaile’engandik.

2)  Gobernuak gaur, bihar eta betiko ordainketak egiteko gaitasunari dagokionez[2], gizarte segurantzaren balantzea erabat desegokia da. 

Izan ere, A. Greenspan-ek berak idatzi zuenez, ‘gobernu bat ezin daiteke bilaka kaudimengabe bere monetaren bete beharretan’ (1977);  edo eta: ‘… ez dago ezer gobernu federalari galarazteko, berak nahi duen beste diru sortzeko eta bati ordaintzeko…’ (2005).

Hortaz,  gizarte segurantza ez dago gaizki eta ez du behar inolako konponketarik. Zer dela eta kasu egin behar diogun diruaz ezer ez dakiten hainbeste politikari eta ekonomialariri[3]?

Gizarte segurantzaren fondoak beti eta nonahi hautapen politikoaren emaitzak da. Diru-teoria modernoan aritzen diren guztiek badakite hori horrela dela.


[1]  Ikus R. Eisner-en Save Social Security from its Saviors, Journal of Post Keynesian Economics, Vol. 21, No. 1, Fall 1998.  Halaber, ikus S. Bell eta R. Wray-ren  Financial Aspects of the Social Security Problem, Journal of Economic Issues, Vol. 34, No. 2, June 2000: http://www.cfeps.org/pubs/wp-pdf/WP5-Bell-Wray.pdf.

[2] Ikus aurreko oharra.

Iruzkinak (5)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude