Greziaz haratago

Goldman Sachs finantza-erakundeak tresna finantzarioak sortu zituen zenbait europar gobernuren zorra ezkutatzeko, eta Grezia euro-guneko lehen biktima izan da[1]. Baina zer egin dezake Grezia bezalako herrialde txiki batek Wall Streeteko finantza-erakundeen aurrean?


Randall Wray ekonomialariaren ustez[2], estrategiarik hoberena euro-kideak diren guztien ikerketa koordinatua izango litzateke, finantza-erakundeek europar lurrean egindako finantza manipulazioak jakiteko. Goldman-ek eta beste erakunde batzuek, baita europar banku zenbaitek ere, praktika horretan parte hartu dute. Kontua ez da Europar Batasuna kuestionatzea. Aipaturiko finantza erakundeak ahalegintzen ari dira Grezia erasotzen. Uzten bazaie hori gauzatzea, Portugal, Italia eta espainiar estatua izan daitezke hurrengoak. Zorrak ezkutatzetik at, beste zenbait ahaleginetan aritu dira: ordaintzen ez denaren gainean apustuak  egiten, kreditua betetzen ez deneko prezioak altxarazten,    kredituen jaitsierak induzituz, eta beraz finantza kostuak altxarazten.


Wray-ren arabera, euro-guneko inongo herrialdek, ezta Alemaniak ere, ezin jasan dezake horrelako erasorik. Hori dela eta, Wray-k ‘gerla’ hitza erabiltzen du dagoen gatazka izendatzeko. Inongo herrialde ezin daiteke ezer egin gabe egon eta finantza erakundeek herrialdeari eraso diezaioten utzi. Greziak ez badu lortzen euro-guneko beste herrialdeen babesa, aldebakarreko eran bere lurraldean aritzen diren erakunde finantzarioei gerla deklaratu behar die, bere ekonomia suntsitzen ahalegintzen diren erakundeei.Saturday, March 13, 2010


Arazoa da Wall Streeteko erakunde erraldoiak daudela lanean zorra ezkutatzen ahalegintzen eta jendea engainatzen, baita gainontzeko Eurolandian ere. Wray-ek errepikatzen duenez, euro-guneko inongo herrialderik ez dago salbu. Goldman-en ohiko praktika da beraren bezeroen aurka apustuak egitea. Ondorioz, Greziako Gobernuak austeritatea proposatzen du.


Baina austeritate-programak ez du ezer konponduko. Austeritateak hazkunderik eza esan nahi du, eta horrekin batera ondokoak: presio deflaziogilea, zerga-sarrerak murriztea eta aurrekontuaren defizita handitzea. (Greziako gaur  egungo BPGaren %40 jadanik dago zergarik gabe eta aurrerantzean gehiagora joango da isilpean zergak alboratzearren.)


Txina kenduta, mundu osoa dago atzeraldi handian, zeinak segur asko zenbait urte iraungo duen. Hortaz, Greziak ez dauka inolako aukerarik esportatzeko. Gainera, alokairuak jaisten ari dira Eurolandia osoan. Beraz, austeritateak ez du funtzionatuko. Hondoranzko lasterketa da, eta inork ez du irabaziko horrelako lasterketa.


Greziaren benetako arazoa euroaren eratzetik dator. Euroaren sortzean dago kontua. Batzuek Grezia Eurolandiatik ateratzea proposatu dute. Baina irteera hori, ezer izatekotan, azken erabakia izango litzateke, eta oso garestia. Wray-k dioenez, Grezia Europar Batasunetik ateratzen bada, bere zorra lehenetsi behar du, bere moneta propiora itzuliz. Epe laburrean oso mingarria izango da, baina estrategia zuzena izango litzateke baldin eta ez balego inolako aukerarik Eurolandian antolaketa fiskalak aldatzeko. Eta hortxe dago koska.


Ekonomialari eta politikari batzuen ustez, euro-guneko herrialdeek Grezia larrialditik atera behar dute, diru laguntza hornituz. Baina Grezia lehen biktima da. Eurolandiako herrialde sendoek Greziaren zorra beren gain har dezakete, baina gero Portugalen, geroago Italiaren eta beranduago espainiar estatuaren zorrak hartu beharko lituzkete beren gain. Hori ezinezkoa da, zeren hurrengo erasoa Alemaniaren eta Frantziaren kontra izango bailitzateke.


Beraz, zer egin daiteke? Hona Wray-ren proposamena: (i)Europar Banku Zentralak euro-guneko herrialde guztien zorra erosi behar du, merkatuen zorrak likidatzeko, arriskuen hedatzeak alboratzeko, eta gobernuek ordaintzen dituzten interesak jaisteko. (ii) Emergentziazko pizgarri fiskala hornitu behar du -Wray-ren ustez 1012 euroko paketea- euro-guneko herrialde guztien artean banatua, per capita-ko oinarrian. Gero gobernu bakoitzak erabakiko du nola gastatu euro horiek. (iii) Azkenik, eta guztiz garrantzitsua, Eurolandiaren konfigurazioak aldatu beharko du Europako Parlamentuaren autoritate fiskala handitzeko, fondoak hornitzeko (Eurolandiako BPGaren %10/%15eraino iritsiz; gaur %1 baino gutxiagokoa da). Fondo horietako batzuk Bruselatik zuzendu behar dira, baina gehiena herrialde kideen artean banatu behar da.


Hori guztia lagungarria izango litzateke euro-guneko herrialdek jasaten duten arazorik handienari irtenbide emateko, baita Greziako benetako krisiaren kausari ere.


Euroaren eratzea akatsez beterik egon da hasiera-hasieratik. Izan ere, euro-kideek botere fiskal subiranoari uko egin zioten euroarekin bat egin zutenean. Kontu nagusi bakarra Europar Banku Zentrala martxan jartzea zen, eta moneta politika erdigunean uztea. Hori politika neoliberala besterik ez da –alegia, botere ekonomikoa autoritate ‘independente’ baten esku jartzea, zeinaren helburu bakarra inflazioari aurre egiteko baita-. Ez da egon inoiz autoritate fiskal konpentsatzaile bat, enplegu osoa eta hazkunde ekonomiko sendoa defendatzeko erantzulea izan zitekeen autoritate fiskala.


Herrialde kideek, beren aldetik, ezin dute hasierako hutsune hori bete, zeren merkatuek defizitak zigortuko baitituzte, orain Grezian gertatzen den modura. Garaia da agenda neoliberala baztertzeko, eta euro-guneko herrialdeen batasuna birformulatzea beste lerro batzuen bidez.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude