Feynmanen mintzaldi galdua

1964ko martxoaren 13an, Richard Feynmanek planeten mugimenduari buruzko mintzaldia eman zien bere ikasleei Kaliforniako Caltech institutuan. Mintzaldiaren soinua magnetofono batean grabatu zen arren, arbelari ateratako irudiak galdu egin ziren. Hemen duzue mintzaldi horren diagramen berreraikitze bat, GeoGebraBook formatuan:

http://tube.geogebra.org/material/show/id/689197

Oharra: baliabide honek aipamen berezia jaso du GeoGebraTubeko moderatzaileen eskutik.

Bartzelonan izan dira ACGren jardunaldiak

Pasa den asteburuan, otsailaren 20 eta 21ean, Kataluniako Associació Catalana de GeoGebra elkarteak haren urteko jardunaldiak egin ditu. Jardunaldi horien inguruko informazio guztia hemen aurkituko duzue:
http://acgeogebra.cat/
Besteak beste, EHGIk bere ekarpena egin du jardunaldi horietan, Feynman fisikariaren mintzaldi baten inguruan. GeoGebra-liburua hemen ikus dezakezu:
Katalanez:
http://tube.geogebra.org/material/show/id/704879
Jatorrizkoa, euskaraz:
http://tube.geogebra.org/material/show/id/689197