Baina sormena falta omen zaio, eta zaharkituta jaiotzen dira berriak, iraganeko formula informatiboetatik ihes egin jakin gabe. Eta gazteek ez dute entzuten, eta mp3 (edo mp4?) txikian daramaten musika -Internetetik deskargatua gehienetan- entzutea nahiago dute. Zertarako behar dute informazioa besterik eskaintzen ez duen hedabidea? Ez dute autorik trafikoa nola dagoen jakin nahi izateko, eta elkarrizketetan errepikatzen diren ahotsez asperturik daude: politikoak eta irakurri(ko) ez duten adituak...
Hala ere, badaude 25 urte betetzen dituzten emisora gazteak, Gasteizko Hala Bedi bezalakoa. Urtebetetzea ospatzeko ekitaldi ugari antolatu ditu; haien artean irratien inguruko hausnarketa sakona martxoaren 1ean Gasteizen. Informatuko dugu!!
Ostiralean, beraz, Berrikiren diala sintonizatzen baduzu, irratiaz mintzo izango naiz.
Idatzi artikulu bat