Iturrien babesa arriskuan?

Frantziako diputatuak lege proiektu bat lantzen ari dira gaur. Kazetariek beren informazio iturriak babestea arautu nahi dute. Berez, informazio iturriak sekretupean atxikitzeko eskubidea ez da arautua. Orain, eskubide hori legean ezarriko dute. Funtsezkoa da. Hori gabe, nola lortu hainbat informazio, iturri anonimoetatik edo sekretuetatik lortzen direnak?

Baina salbuespenak ere gehitu nahi dizkiote diputatuek, hala nola kazetarien etxe-miaketak eta atxiloketak aipatzen direnean. Hots, iturriak sekretupean atxikitzeko eskubidea gal daiteke “interes publikoak justifikatzen duen premia handietan”. Kazetarien sindikatuek baldintza hori “lausoegia” dela kritikatu dute. Zer kasutan justifikatuko du “interes publikoak” kazetari baten sekretua urratzea eskatzea?

“Terrorismoa” aipatzen da, besteak beste. Horrek zer erran nahi ote du euskal kazetariontzat? Inkesta baten baitan atxilotuak izan gaitezkeela? Gure etxeak mia ditzaketela?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude