Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/06/22 13:08:39.236 GMT+2

egin10


Egin egunkariko eta Egin irratiko langile ohiek blog bat jarri dute martxan, duela 10 urteko gertaerak gogoratzeko: egin:10urte. Izan eem, datorren uztailaren 14an hamar urte beteko baitira Egin egunkaria eta irratia itxi zituztenetik. Urteurren honetan, gainera, ezin izango dute parte hartu 18/98 sumarioan epaitutako gehienek bidegabeki preso baitaude.

Blogaren sustatzaileek azaldu dutenez, "blogak komunikazio proiektu haietan parte hartu zuten hainbat lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita gertakari heiekin lotutako bideo eta argazkiak ere".

Gainera, itxieraren hamargarren urteurrenari begira hitzordu bat jarri dute:  Hernaniko polikiroldegian uztailaren 12an artista esanguratsu eta langile ohien ordezkaritza baten parte hartzearekin egingo den ekitaldia.

Bloga kudeatzen duen lantaldeak eposta helbide bat ere ireki du, bi hedabidetako langile ohi eta kolaboratzaileek beren idazki eta dokumentuak bidaliz ekimenean parte hartu ahal dezaten:

-  egin10urte@gmail.com

Nork: pello urzelai.2008/06/22 13:08:39.236 GMT+2
Etiketak: hedabideak egin askatasuna adierazpen | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari