Callejeros horrela deitzen da azkenaldian zorioneko sorpresa eman didan telebista programa.
Gustoko dudan programa dela ez dut ukatuko, gustokoa dut gainera arrazoi anitzengatik:
- Ez duelako kamara ezkutua erabiltzen
- Pertsonak errespetuz tratatzen dituelako
- Ez duelako off-narratzailea erabiltzen dramatismoa emateko baizik eta gauzak azaltzeko
- Arazoak zuzenean azaltzen dituelako
- Hitza hiritarrei edo arazoan zuzenean inplikaturik dauden pertsonei ematen dielako inolako aurreritzirik gabe
- Oso programa hurbila delako
Arrazoi gehiago eman ditzazket baina horiekin gutxi gora behera balio du. Kuriosoa da baina programa horrek estilo liburuek esaten dutena errespetatzera mugatzen da, hor, testu batean idatzirik dauden gomendioak ez ditu apurtzen eta horrek kalitatea ematen dio. Orain arte, estilo liburuak ezer gutxirako balio zutela erakutsi zidan praktikak (gehienek ez baitituzte errespetatzen), baina programa honek balio dezakela demostratu dit.
Gainera aurkezleek kazetari gazteak dira, bertatik bertara egiten dituzte erreportaiak kamara lagun dutela inoiz berau ezkutatu gabe. Umeen aurpegiak ez dituzte ateratzen, aurpegia ez ateratzea eskatzen duten guztiei aurpegia estaltzen dizkiete, mikrofonoa hiritarrei eskaintzen diete, arazo sozialak salatzen dituzte (prostituzioa, drogak...).
Badituzte erreportai "lasaiago" batzuk (dirudunen etxeak, hotel garestiak...) baina gehienetan gure ondoan dauden miseriak erakusten dizkigute. Miseria horietako asko, programa honi esker ez balitz, ez nituzke nik ezagutuko.
Gaur apostu erakargarri horri utzi diot lekua. Propaganda irudi du nire post hau baina merezi dutela uste dut.
Medio gutxirekin kalitatezko produktuak egin daitezkeela demostratu dute Callejeros programakoek.
Erantzunak
ETBn egiten zuten "Objetivo Euskadi" edo antzera deitzen zen talesaioaren antza hartzen diot...
Eta kazetariaren subjektibitatea agertzearen alde nago..., errealitatea desitxuratzen ez denean, behintzat...
Nork: Arantza.2008/05/12 14:01:48.687 GMT+2