Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/06/22 21:43:18.945 GMT+2

Berriaren bostekoa


Elkarri bostekoa emateko eguna izan zen atzo. Elkarri bostekoa emateko ekitaldia. Elkarri zorionak emateko, elkar agurtzeko eta elkar animatzeko. Ekitaldi atsegin eta beroa izan zuen Berriak Donostiako Kursaalean bosgarren urteurrena ospatzeko. Dantza, bertsoak, musika, umorea, gogoeta... Une hunkigarria ere ez zen falta: Egunkaria-ko auzipetuak oholtzara igo zirenekoa. Txalo zaparrada luze eta beroa jaso zuten. Gogoangarria. Egunkariako auzipetuen izenean, Joan Mari Torrealdaik eskertu zuen bost urte hauetan izandako sostengua. Antzera, Joxean Lizarribar EKTko administrazio kontseiluko lehendakariak eta Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendariak. Urte askotako izan dadila.

Horrez gain, bosgarren urteurrenarekin batera, joan den larunbatean Berriak diseinua berritu du. Ez da izan goitik beherako aldaketa, baizik eta doitze bat. Zer iruditu zaizue?



Nork: pello urzelai.2008/06/22 21:43:18.945 GMT+2
Etiketak: hedabideak berria egunkaria urteurrena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari