Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/03/11 10:10:50.573 GMT+1

650 kazetari euskaraz

EHUko irakasle talde batek egin duen ikerketaren ondorioetako bat da. Guztira, egun 650 kazetari ari dira lanean euskaraz. “Europako Hizkuntza Gutxituetako Hedabideak eta Kazetaritza” izenburuko ikerketa egin dute Iñaki Zabaleta, Nicolas Xamardo, Arantza Gutierrez, Santi Urrutia eta Itxaso Fernandez EHUko irakasleek. 230 kazetarai galdekatu dituzte ikerketa egiteko. Kazetari euskaldunen kopuru handiena prentsa idatzian lan egiten du (%49,2), ondoren telebistan (%31), eta gero irratian (19,8). Ikerketa honen laburpena, Argia aldizkariaren 2.127 alean topatuko duzu.



Nork: berriki.2008/03/11 10:10:50.573 GMT+1
Etiketak: hedabideak euskara unibertsitatea ikerketa kazetariak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari