Kleptopia, lapur herria

Zita

Zorionez, gure gizartean politiko batzuen eta alderdi politiko espainiar nagusien ustelkeria gero eta ageriago geratzen ari da. Duela gutxi Joxe Aranzabali kleptokrazia irakurri nion. Isaac Rosak Públicon Cleptopía / Matt Taibbi liburua gomendatu digu. Nik neuk irakurtzen ari naizen honoko liburu eskandalagarri hau gomendatzen dizuet: La Casta / Daniel Montero. On egin.

Iñaki Agirre

Jauntxoen errexuma

Ricardo Feliú Martínez-en ustez, 90 lagunek osatzen dute foru botere-elitea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle honek irakurri duen La distribución social del poder: la élite navarra en el cambio de siglo (1999-2004) tesiaren arabera, jauntxo hauek antzeko jatorriak dituzte, eta klase berekoak dira. Ideologikoki UPNkoak, eta katoliko praktikatzaileak dira. Talde txiki hau aginte postu guztietan dago, Nafarroako Gobernuan, Nafarroako Kutxan, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioan, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberan, unibertsitateetan eta Gobernuaren sindikatu kuttunetan, hots, UGTn zein CCOOen.

Enpresa zein fundazio publikoei ere halako ustelkeria usaina dario, gutxi batzuk aholku postu guztietan baitaude.

Iñaki Agirre Pérez