Pantailen munduan familia hezkuntzarako erronka berriak

Aurreko batean aipatutako kanpainaren barruan NUPeko irakaslea den Javier Arzak hitzaldi berri bat emango du Lizarra ikastolan, martxoak 26. Javier Arzak NUPeko Gizarte Langintza Sailean egiten du lan, ongizate eta integrazioaren inguruan. Drogen menpetasuna ere landu izan du Y tú, ¿qué haces? eta Las drogas liburuetan eta El que más chanela mejor decide komikian.

Oraingo honetan Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluarekin batera honako puntu hauek argituko ditu:

  • Gure seme-alaben bizitza esparru ugari betetzen dituzte pantailek: ikasketak, aisialdia, gizarte erlazioak,…
  • Internet, bideojoko, sakeleko, telebistaren presentzia: gure hezkuntza lana komunikazio teknologia berrien testuinguruan.
  • Bere arrisku eta abantailak identifikatu.
  • Bere arriskuen aurrean gure seme-alabak nola babestu.
  • Pantailen erabilera zuzenean laguntzeko jarraibideak.

Iñaki Agirre Pérez

 

Familia, telebista eta beste pantaila batzuk

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua kanpaina txalogarri bat burutzen ari da. Familia, telebista eta beste pantaila batzuk izenburupean telebistak, internetek, bideojokuek eta sakeleko telefonoek adingabeengan duten eragina aztertzen da gurasoekin. Formatu laburreko hitzaldian errealitate birtual hauen arriskuak azpimarratzen dira, bai eta abantailak eta aukerak ere. Gurasoak, oro har, nahiko kezkatuta agertzen dira. Teknologia berrien beldur, nonbait. Kezka eta beldur hauek hitzaldietan eztabaidatzen dira, eta oinarrizko neurri batzuk proposatzen dira:

  • Telebistak eta konputagailuak etxeko leku amankomunetan jarri behar dira. Horrela, gizarteratze prozesuan familiaren eragina handitzen da.
  • Interneten erabilera kontrolatzeko iragazkiak egon badaude, baina iragazkiak kudeatzen dituzten enpresen iruzkina onartu behar da. Adibidez, Cyber Patrol ospetsua egin zen giza eskubideen erakunde batzuk iragazten zituelako.
  • Sakelekoen jabetza atzeratu behar da, 12 urte arte gutxienez. Txikiagoek errealitate birtuala eta erreala bereizteko zailtasunak dituzte.

Hitzaldiaren materiala eseki dute NIKen, baina erdaraz.

Iñaki Agirre Pérez