Linux ikastaroa (2)

Linux ikastaroa bukatu dugu. Gai hauek ikutu ditugu, denborak eman digun ahala:

  • Software librea
  • Linux sistema eragilea
  • Linux banaketak
  • Linux instalatzen
  • Abioa
  • Lehen urratsak
  • Fitxategi arakatzailea
  • Bilatu fitxategiak
  • Aplikazioak
  • GNOME idazmahaien kudeatzailea
  • Komandoak
  • Sareko konfigurazioa
  • Eguneraketa
  • Aplikazioak instalatzen

Lankideak oso pozik daude jasotako ikasgaiarekin, eta krisia gora-behera, taxututako ildoan jarraitzeko prest. Ikastaroan erabili dugun aurkezpena eskura uzten dizuet.

Iñaki Agirre

Linux ikastaroa

Astelehenean, irailak 13, “Linux” (Linuxerako sarrera) ikastaroari hasiera emango diogu.  Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei zuzenduta dago ikastaro hau. 10 ordukoa da, besterik ez, baina ilusioz beteta ekingo diot. Izan ere, software librearen eta ofimatikaren inguruan ikastaro batzuk eman dizkiet aurreko urteetan, eta nago gaitasun lerro sendoa finkatzen ari garelakoan. Iaz, “Iturburu irekiko softwarerako sarrera” cenatic-ekin batera eta “Open Office Writer” jorratu genituen. Ea hurrengo urteetan eusten diogun lemari!

Iñaki Agirre

Funtzionariak eta urokordatak

Eduardo Punset-ek funtzionariak gaitzetsi ditu artikulu batean. Bere ustez, urokordata subfamiliako itsas-animaliak bezalakoak dira, burmuina epe motz batean kokapen egokia bilatzeko erabiltzen dute, eta gero jan egiten dutenak.

Egia esanda, horrelakoak ezagutu ditut unibertsitateetan. Oso ikerlari onak alper-alper eginda katedra lortutakoan eta AZLak, lanpostua lortzeko izugarrizko trebezia erakutsi eta gero lanik errezenak ere burutzeko gai ez direnak. Hala eta guztiz ere salbuespenak dira. EAEn unibertsitate lege berriak beste kontratu motak ezartzeko aukera ematen die unibertsitateei. Hartuko al dugu erronka?

Iñaki Agirre Pérez

Julio Lafuente katedraduna NUPeko errektore

Julio Lafuente López katedradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoko
errektore-kargua hartu zuen atzo. Horrelako ospakizun batean izandu
nintzen lehendabiziko aldia zen. Ekitaldiaren arrandiak harritu
ninduen. Eta meza batekin zuen antza ere: eseri eta altxatzeko erritmo,
abesbatza eta ganbara musikariak ezkerreko jarlekuetan bai eta Burrillo
errektore ohiaren intonazio mantsoa ere. Oraingoan, ordea, Sebastián
artzapezpikua bankuetan zegoen.

Bai Nafarroako lehendakaria Sanzek bai Burillo errektore ohiak agintari
militarrak agurtu zituzten. Paramilitarrak agurraren barne egongo
zirelakoan nago,  Guardia Civileko koronelen bat ere baitzegoen
bertan. Militarrak unibertsitatean ikusten ditudan bakoitzean  Millán-Astrayk Unamuno errektoreari oihukatua etortzen zait burura:
Gora Herio!

Iñaki Agirre Pérez