Unibertsitatearteko irakaskuntza telematikoa

Pasa den ostiralean Modalidades de Aprendizaje Telemático y Resultados Interuniversitarios Extrapolables al EEES (MATRIX) liburua aurkeztu genuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Oviedoko Unibertsitatean. G9 unibertsitate-taldean emandako irakaskuntzaren gaineko ikerketa baten emaitza da liburu hau. NUPen partez HBGMIko zuzendaria den David Benitok, G-9 Unibertsitateetako Campus Birtualeko zuzendaria den Joaquín Sevillak eta ikerketaren koordinatzailea izan den Mikel Gómez Lasok hartu dute parte. Bideokonferentziaz Mieresetik konektatuta, aldiz, liburuaren koordinatzaileetako bat izan den Maria Esther del Moral-ek eta Teknologia Berrikuntzaren zuzendaria, Aquilino Juan Fuentek lagundu dute emanaldian. Partekatutako irakaskuntza telematikoa ez da oso gai jorratua, hortaz liburu interesgarria izan liteke. Idatziko dizuet gehiago, irakurtzen dudanean.

Iñaki Agirre Pérez

Zertan datza e-learning 2.0? II

Pasa den asteko hitzaldia dela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea eta errektore-orde ohia den Joaquín Sevillak ikaskuntza telematiko 2.0ren aurka eman du iritzia. Laburbilduz, ikasleek hobe luketeela elkarren aurrean aritu, interneten txateatu baino. Eta iraskasleek tresna berri hauek erabiltzeko izango dituzten zailtasunen beldur ere bada. Eztabaida irekita dago.

Iñaki Agirre Pérez

Zertan datza e-learning 2.0?

Zita

David Delgadok, Universidad de Las Palmas de Gran Canariako adituak, e-learning 2.0ri buruzko hitzaldia eman du (edo konpartitu du, hobeto esanda). Hitzaldia bera kontzeptuaren erakustaldia izan da, Skype bidezko bideokonferentziak, Google Docs-en aurkezpena eta trikimailu “friki” asko. Web 2.0 zer den eta irakaskuntza nola irauliko duen azaldu du. Erazagupen askoren artean bat nabarituko nuke:

Jakitea ez da garrantzitsuena, dakienaren telefonoa jakitea baizik

Iñaki Agirre Pérez