Puntu eus domeinua

Hilabetetako lana eta gero, gaur, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, Puntu Eus egitasmoa gizarteari aurkeztu diogu. Euskara, euskaldunok eta internet uztartzen dituen ekintza honetan euskalgintzak, hezkuntzako erakundeek eta informazio eta teknologietako erakunde zein enpresek bat egin dute.

Talai honetatik euskal internauta guztiak egitasmoaren onurak aztertuta berria zabaltzera gonbidatzen zaituztet.

Puntu Eus logoa, euskara eta euskal kultura interneten

Iñaki Agirre Pérez

Azken Mimzy

2008 Zientziaren asteak ekimenaren barruan “The last Mimzy” edo “Mimzy, más allá de la imaginación” pelikularen harira Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluko zuzendari kudeatzaileak, Borja Mora-Figueroa doktorea, umeen interneten edo eta sakeleko telefonoaren erabileraren aurrean gurasoen eginkizunak eztabaidatu zituen partaideekin. Ideia nagusiak aurreko sarreran aipatu izan ditut. Horiez gain, jatorrizko digitalen eta etorkin digitalen jarreren aldeaz aritu zen. Ez nekien ondo neure burua non kokatu: jaio nintzenean ez zegoen segapotorik ikusten kaleetan, baina aitak gaztetan ordenadore bat oparitu zidanean, unibertso berri baten ateak ireki zizkidan. Oraindik mundu digitalaren zirraran gordetzen dut barne-muinean.

Pelikulan, bestalde, pantailen erabilera anitza ezezik nanoteknologiaren etorkizuna eta DNAn ingurumenaren eragin zuzena (ez ebolutiboa) bezalako gaiak ere jorratzen dira. Azken gai honetaz zer edo zer entzun dut oraintsu, baina nire biologia oinarria nahiko ahula denez, zientzia-fikzio bezala gozatzearekin konformatzen naiz, adibidez, Greg Bear-ren Darwin’s Radio liburuan.

Iñaki Agirre Pérez