Arriskuaren kudeaketa ETEetan

 

(es) Informazio teknologien munduan, segurtasun metodologia bat ezartzeko ahaleginak eskura dauden nazioarteko edo nazioko estandarretan oinarritu behar direla guztiz onartuta dago.
Industria arloan, eta zehatzago proiektuen kudeaketan, proiektuei ez orientatutako ETEen
arriskuaren kudeaketaz gutxi idatzi da. NUPeko
S. Marcelino Sádabak eta A. Pérez Ezkurdiak sinatzen duten azken artikuluak lagunduko du tartea betetzen. Nazioarteko ereduetatik hasita, tokiko erabilpen praktikora jaitsi dira. Paperaren hasieran Chaos Report 2009 aipatu dute, non proiektuen %32ek soilik aldez aurretik adostutako helburuak garaiz eta aurrekontuaren barne betetzen dituztela kontatzen den. Segituan, nazioartean gehien erabiltzen diren arriskuaren kudeaketa ereduak ikuskatzen dituzte. Artikuluaren muina Nafarroako ETEetan abiatutako zortzi proiektu kasuen azterketan datza. Partaideekin arriskuaren kudeaketan aurkitutako arazo nagusiak eztabaidatuz gero, kudeaketa honen fase bakoitzean ETEen behar berekiei legokiekeen tresna sorta taiutu dute. Lan honen hedapen gisa, zientzialariak proiektu txikietan proiektu motaren arabera arriskuaren kudeaketarako berariazko gidaliburuak idazten ari dira. Laburbilduz, artikulu hau nabari da gutxiago jorratu den arlo batean, ETEetakoan. Arlo honetako proiektu buru guztiek irakurri eta gogoan hartu behar lukete.

Iñaki Agirre

  • Gestión del riesgo en proyectos abordados por PYMES / Sara Marcelino Sádaba; Amaya Pérez Ezcurdia. Dyna 85, no. 6 (2010): 504-512

Erakunde baten helburua

Zita

Zein da erakunde baten helburua? Ahaztu plan estrategikoak, ahaztu enpresaren xedea eta ikuspegia, ahaztu balioak. Erakunde baten helburua bertan dohainik lan egiteko arrazoian datza. Gaur egungo enpresetan militantzia eskatzen omen da. Haseran utopiko xamarra eman arren, kontuan hartzeko argudioa deritzot Julen Iturberenari.

Iñaki Agirre Pérez