Arriskuaren kudeaketa ETEetan

 

(es) Informazio teknologien munduan, segurtasun metodologia bat ezartzeko ahaleginak eskura dauden nazioarteko edo nazioko estandarretan oinarritu behar direla guztiz onartuta dago.
Industria arloan, eta zehatzago proiektuen kudeaketan, proiektuei ez orientatutako ETEen
arriskuaren kudeaketaz gutxi idatzi da. NUPeko
S. Marcelino Sádabak eta A. Pérez Ezkurdiak sinatzen duten azken artikuluak lagunduko du tartea betetzen. Nazioarteko ereduetatik hasita, tokiko erabilpen praktikora jaitsi dira. Paperaren hasieran Chaos Report 2009 aipatu dute, non proiektuen %32ek soilik aldez aurretik adostutako helburuak garaiz eta aurrekontuaren barne betetzen dituztela kontatzen den. Segituan, nazioartean gehien erabiltzen diren arriskuaren kudeaketa ereduak ikuskatzen dituzte. Artikuluaren muina Nafarroako ETEetan abiatutako zortzi proiektu kasuen azterketan datza. Partaideekin arriskuaren kudeaketan aurkitutako arazo nagusiak eztabaidatuz gero, kudeaketa honen fase bakoitzean ETEen behar berekiei legokiekeen tresna sorta taiutu dute. Lan honen hedapen gisa, zientzialariak proiektu txikietan proiektu motaren arabera arriskuaren kudeaketarako berariazko gidaliburuak idazten ari dira. Laburbilduz, artikulu hau nabari da gutxiago jorratu den arlo batean, ETEetakoan. Arlo honetako proiektu buru guztiek irakurri eta gogoan hartu behar lukete.

Iñaki Agirre

  • Gestión del riesgo en proyectos abordados por PYMES / Sara Marcelino Sádaba; Amaya Pérez Ezcurdia. Dyna 85, no. 6 (2010): 504-512

Itoizko lurrikarak (iturriak)

Aurreko postean hausnartutako iritzia eman nuen Itoizko lurrikaren inguruan. Beste iritzi batzuk egon litezke, baina nireak iturri hauetatik edan du:

  • Sismicidad inducida por embalses / De Francisco Alós; A. Roca. 1998.
  • Sismicidad inducida por embalses. Análisis del efecto de carga / M. Herraiz; R. Lindo. Actas del IV Congreso Geológico de España, Alcalá de Henares, 1-5 de Julio, 1996, Geogaceta 20(6), 1352-1354.
  • Sismicidad inducida por el embalse de Itoiz / A. M. Casas Sáinz, 2005.
  • La estructura geológica del entorno del embalse de Itoiz (Navarra)/ J. García Sansegundo, 2005.
  • Nota sobre la sismicidad inducida del embalse de Canelles / J. M. López Marinas. Cimbra. n° 169. Enero-Febrero, 1980. pp. 15-20.
  • Sismicidad inducida. Estudio del deslizamiento de la Depresión terciaria Valdeolivas-La Ventosa / A. Ochoa; F. J. Lazuen. Cuadernos Eptisa n°3, 1982. Madrid Eptisa.
  • Sismicidad inducida por embalses, métodos de estudio, observación y sistemas de vigilancia / A. López Arroyo; A. Pérez Saiz. Revista de Obras Públicas, 1975.
  • Silenced Rivers: The Ecology and Politics of Large Dams / Patrick McCully, Zed Books, London, 1996

Iñaki Agirre Pérez

 

Itoizko lurrikarak

Agoitzen atzo lau lurrikara somatu ziren. Biziena, 2.4 magnitudekoa, 18:10etan jazo zen. Itoizko urtegia bete zutenetik ehunka lurrikara erregistratu dira. Batzuen ustez, urtegiak eragindako sismizitatearen aurrean gaude.

Zer da urtegiak eragindako sismizitatea? Fenomeno arraroa da. Mundu osoan 45.000 urtegi handi daude, eta hauetatik 70tan bakarrik somatu da urtegiak eragindako sismizitatea. Bi eragile nagusiak ditu sismizitate hau:

  • Urtegiko garaiera: 100 m baino altuagoak diren urtegietan jazotzen da gehienetan, baina txikiagoetan ere bai noizbehinka.
  • Geruzako faila: aurrez zegoen faila baten gainean eraikitzen direnean eragin dezakete sismizitatea. Tamalez, faila horiek non dauden ez dakigu ondoegi.

Urtegiak failari bi eratan eragiten dio. Alde batetik, urtegiko urak duen pisuaren indarrez, eta bestetik ura bera, arrakaletan behera iragazita, labaingarri suertatzen delako failan dauden harrien artean, indar tektonikoak askatuz.

Urtegiek eragindako lurrikara batzuk oso hilgarriak izan dira. Adibidez, indartsuena, 1967ko abenduaren 11ean Indiako Koynanagar herrian jazo zen, Maharashtra herrialdean. Lurrikarak, 6.3 magnitudekoa, herria suntsitu zuen, 180 hildako eraginda. Konya urtegia bete eta gero gertatu zen. Hondamendi okerrena, aldiz, askoz gertuago jazo zen. Vajont-eko ibarrean, Italian, oso urtegi garaia eraki zuten. Bere garaian, munduko altuena. 1963ko urriaren 9, aurreko hilabetean 60 lurrikara somatu eta gero, gaueko 22:39tan ezkerreko mazelatik 270 milioi m3 harri eta lur askatu ziren, 110ko abiaduran uretarantz eroriz. Masa handi honek 100 m baino altuago zen uhina altxatu zuen, eta azken hau ibarrean behera amildu zen. Longarone herria eta aldameneko herriskak birrindu zituen. Longaronen udaletxea eta atzean zuen postetxea bakarrik geratu ziren zutik. Olatu erraldoiak (50 milioi m3 ur) 2000 hildako eragin zituen, udalaren biztanleriaren erdia. Eragin zuen haizearen indarrez ere sortu zituen kalteak. Megatsunami bat izan zen mendi artean.

Nire uste apalean, Itoizko urtegiak sismizitatea eragiten du. Horregatik prestatu da larrialdi plana, eta honen beldur mazeletan kaptadoreak kokatu dira.

Irudiotan Vajonteko hondamendia eta Agoitzen gerta litekeena kontipara ditzakegu.
Vajonteko urtegia eta kaltetutako herriak

Haundiagotu

Iñaki Agirre Pérez