Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/06/02 09:41:00.289 GMT+2

Julio Lafuente katedraduna NUPeko errektore

Julio Lafuente López katedradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore-kargua hartu zuen atzo. Horrelako ospakizun batean izandu nintzen lehendabiziko aldia zen. Ekitaldiaren arrandiak harritu ninduen. Eta meza batekin zuen antza ere: eseri eta altxatzeko erritmo, abesbatza eta ganbara musikariak ezkerreko jarlekuetan bai eta Burrillo errektore ohiaren intonazio mantsoa ere. Oraingoan, ordea, Sebastián artzapezpikua bankuetan zegoen.

Bai Nafarroako lehendakaria Sanzek bai Burillo errektore ohiak agintari militarrak agurtu zituzten. Paramilitarrak agurraren barne egongo zirelakoan nago,  Guardia Civileko koronelen bat ere baitzegoen bertan. Militarrak unibertsitatean ikusten ditudan bakoitzean  Millán-Astrayk Unamuno errektoreari oihukatua etortzen zait burura:
Gora Herio!


Nork: iagirre.2007/06/02 09:41:00.289 GMT+2
Etiketak: unibertsitate sistema | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari