Katu-saldoa

Informazio sistemen garapenaren atzerriratzea eta unibertsitatea
Informazio sistemen garapena gero eta usuago egiten da Ekialdean, India edo Txina bezalako herrietan. Hango informatikariak trebeak dira, eta askoz merkeagoak. Ohikoa da ondo definitutako lan puska handiak hara bidaltzea. Ondorioz, gero eta programatzaile gutxiago behar dira Europan eta Amerikako Estatu Batuetan. Kontuan izan, gainera, Gartner Group-ek munduan 2010ean sistemen garatzaileen beharra %30 murriztuko dela uste duela.

Amerikako Estatu Batuetako unibertsitateetan informatikako ikasleak %60-70 gutxitu dira. Gazte amerikarrek ez dute uste informatikan lanik topatuko dutenik. Informatikako graduatu berriak ez daude informatikako lan baten bila ere, bestelako lan baten bila baizik. Hala eta guztiz ere, bertako Lan Estatistiken Bulegoak sortzen diren baino informatikari gehiago beharko direla uste du. Zer gertatzen ari da?

Nonbait, komunikabideek gehiegitu egin dute arazoa. Mendebaldean oraindik informatika lan asko egingo da. Eta profesional gutxiegi dagoenik, atzerritik ekarri behar dutela uste du, besteak beste, Espainiako Adeccok. Hirschheim-en eta beste batzuen ustez, programatzetik modelatzera pasako gara neurri handi batean. Lan konplexuenak eta bezerorengandik gertutasuna behar dutenak mantendu eta haziko dira. Hala nola, negozio modelatzea. Epe ertainean hardwarearen diseinua ere mantenduko da. Eta sareen kudeaketa edo mantenimendua bertan egin beharko da orain eta epe luzera. Baina programazioa edo laguntza zentroak murrizten ari dira dagoeneko.

Nola eragingo die atzerriratze joera honek Mendebaldeko informatika ikasketei?
W. Kingen ustez, software interfazetan, kontratuen kudeaketan eta teknologia aholkularitza estrategikoan sakondu behar da. Beste batzuek ikasketetan kanporatzearen eta atzerriratzearen kudeaketa sartu behar direla uste dute. Zehazki, atzerriratze-azpiegituraren kudeaketa, atzerriko sistemen garapenaren kudeaketa, atzerriko eragiketaren kudeaketa eta atzerriko kanporatzearen kudeaketa.

Gehiago jakiteko, irakurri Offshoring and its Implications for the Information Systems Discipline / R. Hirscheim; C. Loebbecke; M. Newman; J. Valor, eta, kontrapuntuan, Espainiako Adeccok eskatzen duena.

NUPeko irakaskuntza onenetarikoa
Conocimiento y Desarrollo 2007ko txostenean Nafarroako Unibertsitate Publikoa Estatuan irakaskuntza hobekien ematen dutenen artean dager, Universitat Pompeu Fabraren pare. Irakaskuntzaren kalitatea neurtzeko parametro hauek hartzen dituzte kontuan: ikasleen uztearen tasa, errendimenduaren tasa, graduduntze tasa, ikasle-irakasle ratioa, ikasle-eserleku ratioa ikasgeletan, informatika geletan eta liburutegietan, eta ikasle kanpotarrena.

Ikerkuntzan ere, nahiz eta atzerago ibili, hobera egin du: ikerketako seiurtekotan nabarmen egin du aurrera.

Zorionak NUPi!

Basquecamp
Blogs & beers antzera, edo hackmeeting baten antzera, teknologia berrietaz hitz egiteko eta elkarrengandik ikasteko aukera izango dugu ekainak 7 Basquecamp-ean. Ez dut agertzerik izango, eta hitzaldi hiperlabur batean parte hartzeko penaz geratuko naiz:

mashup azkarrak yahoo pipes+rss= sekulako ezustekoak.

Ordenagailuentzako azken txipa
Ordenagailu konpainia gehienak nanoteknologiaren azken emaitzen atzean zebiltzala, HPk transistore mota berri bat asmatu du: memristorea. Memristorea 1971ean Kaliforniako Unibertsitateko Leon Chuak imaginatu zuen: memoria baten eta erresistentzia baten ezaugarriak dituen transistorea da. Bere zehar pasatu den korronte elektrikoa gogora dezakeen zirkuitoa, alegia. Oraintsu R. Stanley Williams Dk.aren ikertaldeak, Nature aldizkarian argitara eman dutenez, egingarria dela frogatu dute.

Aurkikuntzaren eragina sakona izango dela uste da. Alde batetik, memoria nagusia eta memoria laguntzailearen arteko muga ezabatuko dela uste da, memristoreak memoria gordetzeko argindarrik behar ez duelako. Ordenagailuen abioa ez da beharrezkoa izango, hortaz. Beste aldetik, funtzionamendu analogikoan burmuineko neuronen antza handia duelako.

Asmakizun honi buruz gehiago jakiteko, popsci.com-en ingelesez.

Espainiako unibertsitateak, Web 2.0tik urrun
El País-en arabera, Espainiako unibertsitateek ez daude Web 2.0 mugimenduan sartuta. Ez dute blogik erabiltzen irakaskuntzan, lekoreko saiakera batzuetatik at. Aipagarrienak, El País-en ustez, Universidad Europea de Madrideko blogariak eta Inma Tubella Universitat Oberta de Catalunyako errektorea, zeinek twitter delakoa ere erabiltzen duen.

Ipuinak izarretan
Aspaldian Roslyn Frank ikerlaria Euskal Herrira egindako bisita batean ezagutu nuen. Bere teorien arabera, euskal mitologian zetzan hartzaren edo Harzkumearen ipuin-bildumen jatorria. Ipuin hauek izarrei begira kondatzen ziren orduan. Gaur beste bertsio bat jaso dut Jose Luis Arriagaren eskutik, eta zeruan kokatzen saiatuko naiz.

Basajaunaren azkena
Arrantzale mutil gazte batek etxetik irten eta ugazaba baten bila doala, gaztelu bat ikusten du zabalik. Sartzen da bertan eta neskatila polit bat agertzen zaio eta esaten dio gaztelu hura Basajaunarena dela eta handik irtetzerik behin sartuz gero ez dagoela. Neskatilak berak ere, Basajaunak harrapatu bere etxetik, eta gazteluan mirabe bezala betiko egon beharra du.

Basajauna hil behar da gaztelutik irtetzeko baina Basajauna indartsu ikaragarria delarik, egin ezindako gauza da hori. Erraldoi hori hiltzeko era bat bakarrik dago: Lehenbizi herensugea hil behar da; hura hiltzean, bere sabeletik erbi batek irtengo du, hura ere harrapatu eta hil behar da; bere sabeletik uso batek irtengo du; bera harrapatu eta barnean dituzten arraultza biak hartu eta berekin Basajauna bekokian jo behar da bera hiltzeko.

Mutilak irtetzen du isilean gaztelutik baina neskatila ere askatzea nahi du berekin ezkontzeko. Horretarako, Basajauna hil beharra du. Bidean artza, erbizakurra, arranoa eta inurria bildots bat egoki banandu ezinga aurkitzen ditu. Egoki eta lau animalien aukerara egiten ditu mutilak atalak eta laurak, esker onagatik, beren itxura nahi duenean jartzeko ahalmena ematen diote. Horrela hartz bezala herensugea hiltzen du, erbizakur bezala erbia harrapatzen du eta arrano bezala usoa. Lan horiek bukatuta eta gero, inurri bezala jauregira joaten da. Basajaunak bere aurkezpena sentitzen du eta:

Kristau haragiaren usaina hartzen dut, kristau haragiaren usaina hartzen dut

dio baina etxe bazterrak aztertu arren ez du arrantzalea aurkitzen inurri itxura hartuta baitago.

Gazteluko neskatilak esaten dio nola Basajauna hil. Biharamun goizean bera joango da beti bezala Basajaunari hilea orraztera. Basajauna jauregi aurreko harizpean esartzen da. Mutil gazteak haritzaren adar artetik arraultza biak jaurtzen dizkio neskatxak agindutako hitz hauek esanaz:

Elbarritu eta amildu zaitez

Berehala Basajaunak bizia galdu zuen, Basajaunaren bizia arraultza bi haietan zegoelako.

<colgroup><col width="938"></colgroup>

Hunting the European Sky Bears: On the Origins of the Non-zodiacal Constellations / Roslyn M. Frank; Jesus Arregi Bengoa. in Proceedings of the Sixth International Conference of the European Society for Astronomy in Culture, 1998

Unibertsitatea ere hauteskunde-kanpainan
Nafarroako Unibertsitate Publikoan atzo Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna den Aurelio Artetak Unión, Progreso y Democracia alderdiaren programa aurkeztu zuen. Nahiz eta eskuindar itxura hartu, alderdi honek Unificación Comunista de España alderdiskaren babesa jaso du. Batik bat bere jarrera zentralistagatik, eta "iparraldeko guduan" erakutsitako irmotasunagatik. Artetak berak Gesto por la paz taldea ere askotan gutxietsi du, hona erdaraz Imanol Zuberoren erantzun mindua.

Arteta politikan ezezik filosofian ere euskal nazionalismoaren aurka aritu da sutsuki. Hobeto esanda, nazionalismo asko gaitzetsi ditu, berea ezik. Ulises Moulinesen nazionalismo-internazionalismoarekin eztabaida akademikoan sartu da. Ekai Txapartegik Artetaren mozorroaren atzean zer dagoen azaldu du Jakin, lib. 162, 2007 aldizkariaren alean.

Hauteskunde-kanpaina honetan hautagai batzuk unibertsitateko geletara hurreratu dira. Ikasle batzuek bisita hauek zapuzten saiatu dira. Ez dut ondo dagoenik esango, baina odolkiak ordainetan ekarri dizkietela bai.

Zertan datza e-learning 2.0? II
Pasa den asteko hitzaldia dela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea eta errektore-orde ohia den Joaquín Sevillak ikaskuntza telematiko 2.0ren aurka eman du iritzia. Laburbilduz, ikasleek hobe luketeela elkarren aurrean aritu, interneten txateatu baino. Eta iraskasleek tresna berri hauek erabiltzeko izango dituzten zailtasunen beldur ere bada. Eztabaida irekita dago.

Zertan datza e-learning 2.0?
David Delgadok, Universidad de Las Palmas de Gran Canariako adituak, e-learning 2.0ri buruzko hitzaldia eman du (edo konpartitu du, hobeto esanda). Hitzaldia bera kontzeptuaren erakustaldia izan da, Skype bidezko bideokonferentziak, Google Docs-en aurkezpena eta trikimailu "friki" asko. Web 2.0 zer den eta irakaskuntza nola irauliko duen azaldu du. Erazagupen askoren artean bat nabarituko nuke:

Jakitea ez da garrantzitsuena, dakienaren telefonoa jakitea baizik

Zerk egin gaitu gizaki?
2001ko monolitoak aparte, gehienontzat gure arbasoak nola bihurtu ziren gizaki funtsezko galdera da. Galdera horren atzean gizakiok eta animaliak ezberdinak gareneko ustea datza, eta batzuentzat aurre-iritzi eztabaidagarri samarra da. Baina hori beste kontu bat da. Noan harira, urteetan (Darwinen bidaiak baino lehenagotik ere) okela jateak gizaki bihurtu gintuela uste izan da. Azken finean, tximuek eta gorilek, gure lehengusu txikiek, ia igalia besterik ez dute jaten.

Edge erakundeak zientzilari askori galdetu die iritziz zertan eta zergatik aldatu duten, eta Richard Wrangham Harvardeko irakasleak gizatasunaren uste hura okerra dela azaldu digu.

Bere iritziz, okela jateko ohitura goizegi azaldu zen. Antza, Australopithecus habilisek (= Homo habilis) ere bazuen nahiko haragi elikaduran, eta ez bide zen gizakia. Ikerlarien datuen arabera, Afrikan pizti beldurgarri asko ibiltzen zirenean Homo erectus gizakiak lurrean egiten zuen lo, sua menderatzeari esker seguraski. Baina gizaki bihurtu zuena ez zen loa, sukaldaritza baizik. Sukaldatutako janariak energia gehiago ematen du, eta lixeriketa azkartzen du. Horren ondorioz, asti gehiago eta aurpegi gizakiago izan zuten gure arbasoek.

Eman diezaogun sukaldaritzari merezi duen garrantzia, gero. On egin