Euskal Herrian unibertsitate mundialik ote?

Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak munduko unibertsitate hobeen bila dabil. Ihazko sailkapen orokorrean, Academic Ranking of World Universities delakoan, ez zen Euskal Herriko unibertsitaterik ageri. Munduko 500 unibertsitaterik hobeen artean ez euskaldunik, ez euskal herrikorik. Aurten gaika antolatu dute sailkapena, eta berriz kale egin dugu. Izan ere, puntuak lortzeko irizpideak ez dira nola-nahikoak: zenbat ikasle ohik edo irakaslek Nobel saria eskuratu duten, zenbat irakaslek beraien arloko argitalpen esanguratsuenak idatzi dituzten, eta argitalpen esanguratsuenen kopurua bera.

Baina ez dugu itxaropena galdu behar. The Times egunkariak beste sailkapen bat kaleratzen du, The Times (Higher) Education Supplement, non besteak beste adituen iritzia kontuan hartzen den. Horri esker, Nafarroako Unibertsitatea dugu Euskal Herriko hoberena eta munduko 288.a.

Espainiako Consejo Superior de Investigaciones Científicas-ek unibertsitateen jarduera web bidez neurtzen du. Webometrics Ranking of World Universities argitalpena ez da aurrekoak bezain osoa, baina 500 onenen artean 408. Euskal Herriko Unibertsitatea eta 478. Nafarroako Unibertsitatea dagertza.

Iñaki Agirre Pérez