Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/04/28 15:58:20.359 GMT+2

Espainiako unibertsitateak, Web 2.0tik urrun

El País-en arabera, Espainiako unibertsitateek ez daude Web 2.0 mugimenduan sartuta. Ez dute blogik erabiltzen irakaskuntzan, lekoreko saiakera batzuetatik at. Aipagarrienak, El País-en ustez, Universidad Europea de Madrideko blogariak eta Inma Tubella Universitat Oberta de Catalunyako errektorea, zeinek twitter delakoa ere erabiltzen duen.

Nork: iagirre.2008/04/28 15:58:20.359 GMT+2
Etiketak: web20 unibertsitatea20 | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Web 2.0 unibertsitatean? Artikuluan aipatzen denarekin ados nago, urrun dago. Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleen artean blog, wiki, aplikazio eta tresnen erabilera zabalagoa da. Zergatik? Arrazoiak hainbat izan daitezke. Horietako bat, balio erantsia ematen diela euren lanari, esperientziak partekatzeko guneak irekiz.
Beste batzuk, aldiz, ez diote aurkitzen baliorik: "Herramientas para ociosos", zirela esan zigun unibertsitateko irakasle batek.
Hala ere, euskal blogosferan egon badaude esperientzia batzuk. Besteak beste:
Jazbana, Lehengaia, Berrikari, Ikastorratza, Iriartea


Nork: Uxune.2008/04/29 10:53:42.912 GMT+2

Egia esan Mondragon Unibertsitateak blog plataforma bat (Mondragon Unibertsitateko blogak) ireki zuen urtarrilean WordPress-en oinarrituta. Berria Sustatun agertu zen. Beraz, Euskal Herrian ekimenak badira.

Egia esan bloga irakaslearentzat lan bat gehiago da, ohiko irakaskuntzari gehitzen zaiona. Eta horregatik, besteak beste, irakasleak ez dira animatzen irakasgaiarekin lotutako bloga sortzen. Beraz, nire ustez, ohiko irakaskuntzaren eredua aldatu behar da blogaren erabilera zabaltzeko.

Nork: kml.2008/04/30 11:33:56.672 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari