Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/09/20 20:54:13.535 GMT+2

Blogak eta zientzia (pasatakoan)

Gustora aritu ginen atzo zientziaren eta blogen inguruan. Planetarioan berrogei bat lagun elkartu ginen, eta aise pasa zitzaizkigun orduak. Guztion kezka, zientziaren zaletasuna nola sortu edo suspertu. Blogari batek plazaratu zuen galdera: Norentzat idazten duzue? Neuk ere ez nekien ondo (niretzat agian bloga memoria da, beste ezer baino gehiago). José Luis Orihuelaren erantzuna gustatu zitzaidan: "pentsatzen ez duen makina batentzat, eta irakurtzen ez duen jendearentzat". Irtenaldi honekin zera azpimarratu nahi zuen: bisitarien lau bostenak Google-en bitartez doazkiola, seguruenik beste informazio baten bila, eta iristen direnak begirada lerroen gainetik sigi-saga pasatzen dutela, di-da batean, irakurtzea merezi duen ala ez neurtzeko. Eta jakina, gehienek ezetz erabakitzen dute.

Bilera aurretik blogen eta zientziaren inguruko estekak prestatu zituen, erdaraz eta ingelesez. José Luis beste blog bateko partaidea da, azken hau interneteko kazetaritzaren inguruan.

Nork: iagirre.2008/09/20 20:54:13.535 GMT+2
Etiketak: web20 blogak zientzia | Permalink | Erantzunak (1) | Erreferentziak: (0)

Erantzunak

Irakurtzen ez duen jendearen inguruan, Gari Araolazaren ekarpena

Nork: Iñaki Agirre.2008/10/05 17:13:35.325 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari