IEB 2018 hastear #IEB2018

Bihar bertan hasiko da Informatikari Euskaldunen Bilkura, 2018ko jardunaldia. Ez baduzue oraindik egin, izena eman! Burujabetza teknologikoaren lelopean programa oso interesgarri dago, eta zure harremanerako kontaktuak trinkotzeko aukera paregabea da, honako gai hauen inguruan:

  • Azpiegitura teknologikoak eta komunikazio burujabetza
  • Hezkuntza teknologikoa eta teknologia hezkuntzan
  • Segurtasuna eta pribatutasuna
  • Ezinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko
  • Aplikazio eta esperientzien saio paraleloak
  • Saretze-guneak
  • Etorkizunerako lerroak
  • PuntCAT eta Kataluniako bozak
  • III. Euskarazko Internet Eguna

Ezin baduzue zuzenean parte hartu, adi egon twitterreko #IEB2018 traolari. Zure galderak hizlariei plazara diezazkiezu traola horrekin, eta neu arduratuko naiz bai galderak eta bai erantzunak helarazten. Bihar arte ba!