Unibertsitatearteko irakaskuntza telematikoa

Pasa den ostiralean Modalidades de Aprendizaje Telemático y Resultados Interuniversitarios Extrapolables al EEES (MATRIX) liburua aurkeztu genuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Oviedoko Unibertsitatean. G9 unibertsitate-taldean emandako irakaskuntzaren gaineko ikerketa baten emaitza da liburu hau. NUPen partez HBGMIko zuzendaria den David Benitok, G-9 Unibertsitateetako Campus Birtualeko zuzendaria den Joaquín Sevillak eta ikerketaren koordinatzailea izan den Mikel Gómez Lasok hartu dute parte. Bideokonferentziaz Mieresetik konektatuta, aldiz, liburuaren koordinatzaileetako bat izan den Maria Esther del Moral-ek eta Teknologia Berrikuntzaren zuzendaria, Aquilino Juan Fuentek lagundu dute emanaldian. Partekatutako irakaskuntza telematikoa ez da oso gai jorratua, hortaz liburu interesgarria izan liteke. Idatziko dizuet gehiago, irakurtzen dudanean.

Iñaki Agirre Pérez

2 erantzun “Unibertsitatearteko irakaskuntza telematikoa” bidalketan

  1. Nire ustez, Euskal Unibertsitate berriaren zeregin nagusiena irakaskuntza telematikoa bultzatzea da. Irakaskuntza telematikoa, EUren helburuak lortzeko bitarteko egokiena, eraginkorrena eta egingarriena dela uste dut. Eta zeuk aipatzen duzun “unibertsitatearteko” ezaugarri hori eransten badiogu, hobeto: horrela EU, euskal unibertsitario guztien topalekua izango da, nahiz eta euskal unibertsitario horiek beste unibertsitateen irakasleak/ikasleak izan. Unibertsitateen arteko lehia bultzatu beharrean, elkarren arteko sinergiak bultzatu daitezke tresna telematikoaren bitartez.

  2. Zeharo ados zurekin, Unai, horretara nindoan, baina zuk ezin hobeto adierazi duzu

Ezin da erantzunik utzi