Jauntxoen errexuma

Ricardo Feliú Martínez-en ustez, 90 lagunek osatzen dute foru botere-elitea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle honek irakurri duen La distribución social del poder: la élite navarra en el cambio de siglo (1999-2004) tesiaren arabera, jauntxo hauek antzeko jatorriak dituzte, eta klase berekoak dira. Ideologikoki UPNkoak, eta katoliko praktikatzaileak dira. Talde txiki hau aginte postu guztietan dago, Nafarroako Gobernuan, Nafarroako Kutxan, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioan, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberan, unibertsitateetan eta Gobernuaren sindikatu kuttunetan, hots, UGTn zein CCOOen.

Enpresa zein fundazio publikoei ere halako ustelkeria usaina dario, gutxi batzuk aholku postu guztietan baitaude.

Iñaki Agirre Pérez

2 erantzun “Jauntxoen errexuma” bidalketan

  1. Iñaki, mila esker Ricardo Feliú-ren lanaren berri emateagatik. Benetan interesgarria da gaia. Ohikoa izaten da iraganeko elite eta botere-taldeak zorroztasunez aztertzea (frankismo garaikoak, edo XIX. mendekoak adib). Feliú, ordea, egungo eliteekin ausartu da. Bejondeiola! Ea lehenbailehen argitaratzen duen tesia eta xehetasunak ikusteko aukera daukagun. Portzierto, ba ote dago antzeko lanik EAEko edota Ipar Euskal Herriko eliteei buruz?

  2. Gauza berdina pentsatu nuen, egotekotan nik ez dut ezagutzen, baina gustatuko litzaidake horrelako lan gehiago ateratzea

Ezin da erantzunik utzi