Unibertsitatea ere hauteskunde-kanpainan

Nafarroako Unibertsitate Publikoan atzo Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna den Aurelio Artetak Unión, Progreso y Democracia alderdiaren programa aurkeztu zuen. Nahiz eta eskuindar itxura hartu, alderdi honek Unificación Comunista de España alderdiskaren babesa jaso du. Batik bat bere jarrera zentralistagatik, eta “iparraldeko guduan” erakutsitako irmotasunagatik. Artetak berak Gesto por la paz taldea ere askotan gutxietsi du, hona erdaraz Imanol Zuberoren erantzun mindua.

Arteta politikan ezezik filosofian ere euskal nazionalismoaren aurka aritu da sutsuki. Hobeto esanda, nazionalismo asko gaitzetsi ditu, berea ezik. Ulises Moulinesen nazionalismo-internazionalismoarekin eztabaida akademikoan sartu da. Ekai Txapartegik Artetaren mozorroaren atzean zer dagoen azaldu du Jakin, lib. 162, 2007 aldizkariaren alean.

Hauteskunde-kanpaina honetan hautagai batzuk unibertsitateko geletara hurreratu dira. Ikasle batzuek bisita hauek zapuzten saiatu dira. Ez dut ondo dagoenik esango, baina odolkiak ordainetan ekarri dizkietela bai.

Iñaki Agirre Pérez