Zertan datza e-learning 2.0?

David Delgadok, Universidad de Las Palmas de Gran Canariako adituak, e-learning 2.0ri buruzko hitzaldia eman du (edo konpartitu du, hobeto esanda). Hitzaldia bera kontzeptuaren erakustaldia izan da, Skype bidezko bideokonferentziak, Google Docs-en aurkezpena eta trikimailu “friki” asko. Web 2.0 zer den eta irakaskuntza nola irauliko duen azaldu du. Erazagupen askoren artean bat nabarituko nuke:

Jakitea ez da garrantzitsuena, dakienaren telefonoa jakitea baizik

Iñaki Agirre Pérez