Julio Lafuente katedraduna NUPeko errektore

Julio Lafuente López katedradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoko
errektore-kargua hartu zuen atzo. Horrelako ospakizun batean izandu
nintzen lehendabiziko aldia zen. Ekitaldiaren arrandiak harritu
ninduen. Eta meza batekin zuen antza ere: eseri eta altxatzeko erritmo,
abesbatza eta ganbara musikariak ezkerreko jarlekuetan bai eta Burrillo
errektore ohiaren intonazio mantsoa ere. Oraingoan, ordea, Sebastián
artzapezpikua bankuetan zegoen.

Bai Nafarroako lehendakaria Sanzek bai Burillo errektore ohiak agintari
militarrak agurtu zituzten. Paramilitarrak agurraren barne egongo
zirelakoan nago,  Guardia Civileko koronelen bat ere baitzegoen
bertan. Militarrak unibertsitatean ikusten ditudan bakoitzean  Millán-Astrayk Unamuno errektoreari oihukatua etortzen zait burura:
Gora Herio!

Iñaki Agirre Pérez