Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zure udako argazkiengatik saritua izan zaitezke

Dokumentuaren akzioak

Zure udako argazkiengatik saritua izan zaitezke

2012/06/26 - unibertsitatea.net
Aiaraldea.com webguneak Udako Argazki-posta digitalen III. lehiaketa antolatu du.

Udako Argazki-postal digitalen III. Lehiaketa antolatu du aiaraldea.com webguneak. Antolatzen duen hirugarren urtea da eta helburua argia; sarean euskaraz harremandu eta udan bizitako esperientziak partekatu. Aiaralde inguruko tokietatik zein txoko urrunetatik ateratako argazkiak bildu nahi dituzte.

Aurten gainera, parte hartzea inoiz baino erresagoa izango da. Argazkiak eta testu txikiak osatzen duten postal digitala webgunean igotzeko aukera emateaz gainera, Whatsapp aplikazioaren bitartez ere bidali ahal izango baita telefono zenbaki honetara: 688 848 152.

Lehiaketa guztiak bezala, saria ere badago eskuragai. Irabazleak kamera digitala jasoko du eta bi lagunentzako asteburu pasa nekazal-etxe batean. Hori lortzeko lehiaketaren irispideak jarraitu behar ditu eta argazkiak bidaltzearekin batera, testuari osotasuna ematen dion testua gaineratu behar du.