Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zuntz optikoa sentsore bezala erabili du ikertzaile batek bere doktoretza-tesian

Dokumentuaren akzioak

Zuntz optikoa sentsore bezala erabili du ikertzaile batek bere doktoretza-tesian

2015/03/25 - Unibertsitatea.net
Mikel Bravo Achak sentsore bezala erabili du zuntz optikoa beste sentsore bat neurtzeko, urrutiko neurketa bat egitea lortu du.

Zuntz optikoaren aplikazioak sentsore bezala, hau da Mikel Bravo Achak tesian ikertu duen gaia. Nafarroako Unibertsitate Publikoan burutu du ikerketa eta prozesu horretan, zuntz optikoan 253 kilometrotara ezarrita zegoen sentsore bat neurtzea lortu du.

Bravo Achak esandakoaren arabera, neurketa urrutikoa dela da interesgarriena, sentsortea elikatzeko ez dela behar izan entxufe bakar bat ere. "Hau oso erabilgarria litzateke, esaterako, basamortutik zehar doan oliobide bat monitorizatzeko, non ezin baita elikadura elektrikoko sistemak jarri sentsoreak elikatzeko", dio ikerlariak.

Sistema fotoniko berriak garatzeko ekarpena, zuntz optikozko sentsoreei aplikatzeko du izena doktoretza-tesiak eta bikain cum laude kalifikazioa bereganatu du. Sentsore-sare batzuk garatu dira tesian, bertatik berta edota urrutitik kontsultatu daitezkeenak. Gainera, sentsore bat distantziarik handienera neurtze alortu da, anplifikaziorik gabe, hain justu.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Zuntz optikoa sentsore bezala erabili du, eta sentsore bat neurtu du, urrutiko neurketa baten bidez, 253 kilometrora