Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zulo beltzak argitzen
Erabiltzailearen akzioak

Zulo beltzak argitzen

2015/10/16 - Unibertsitatea.net
"Zulo beltzen misterioak argitzen" hitzaldia emango du datorren astelehenean David Brizuela UPV/EHUko Fisikako irakasleak.
Zulo beltzak argitzen

EHU/UPVren web orritik hartua

Urriaren 19an, datorren astelehenean hain justu, "Zulo beltzen misterioa argitzen" hitzaldia emango du David Brizuelak. EHU/UPVko Fisikako irakaslea da bera, eta Azkuna Zentroan izango da astelehenean arratsaldeko 7etan.

Azkuna Zentroko Bastida aretoan (-2 solairuan) izango da hitzaldia eta Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak hilean bitan zientzian puri-purian dauden gaiak ezagutzera emateko egiten den Zientziateka ekitaldiaren barnean sartzen da. 

Sarrera doakoa da eta Azkuna Zentroan bertan hartu behar dira. Hitzaldia euskaraz izango da. Hemen duzue informazio guztia: Zulo beltzen misterioak argitzen. 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari