Dokumentuaren akzioak
Zoru pelbikoko muskulatura lantzeak txiza eusteko arazoan duen eragina ikertu dute UPNA/NUPen
Zoru pelbikoko muskulatura lantzeak txiza eusteko arazoa duten emakumeengan duen eragina ikertu dute UPNA/NUPen.
Txizari ezin eustea erditze osteko ohiko arazoa da. Emakume askok etsipenez onartzen dute egoera, baina UPNA/NUPeko ikertzaileek egindako lanak emakume hauen bizi kalitatea hobetzeko alternatiba bat ematen du. Ikerketan, Metodo 5P deritzon fisioterapia programa jarri dute frogan. Alegia, zoru pelbikoko muskulatura lantzen duen programa bat.
Metodoa, 37 emakumerekin frogatu dute. 7 asteko entrenamendu programa bat bete behar izan zuten (saio bakoitza 45 bat minututakoa) eta emaitzek erakutsi dute ariketak muskulu abdominaletan aldaketak eragin zituela eta txiza eusteko arazoek hobera egin zutela.
Lanarekin ariketa mota honek txiza eusteko arazoan eragiten dituen onurak zientifikoki frogatzea nahi zuten ikertzaileek.
Ana Mª Insausti Serrano, Ana Beatriz Bays Moneo, Begoña Caldera Brea, Sara Gállego Bertolín eta Maite Martiartu García izan dira lana burutu diuten ikertzaileak. Eta lan horregatik sari bat jaso berri dute.
Iturria: UPNA/NUP