Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Aurtengo Zinema txikien Nazioarteko Kongresua UPV/EHUk antolatuko du

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo Zinema txikien Nazioarteko Kongresua UPV/EHUk antolatuko du

2017/04/06 - unibertsitatea.net
“Aniztasun Glokala: Hizkuntza, Kultura, Identitatea” izenburupean irailaren 20tik 22ra izango da Bilbon eta Donostian. Komunikazioak bidaltzeko epea irekita dago.

Small cinema edo zinema txikietan interesa duten hainbat herrialdetako ikertzaileen ekimenez sortu zen Zinema txikien Nazioarteko Kongresua (Annual International Conference on Small Cinemas) 2010ean. Ordutik hainbat herrialdetako ikertzaile eta akademikoak elkartu ditu, "ikusgarritasun mugatua duten zinemagintzen inguruan interesa piztuz" antolatzaileen arabera.

Aurten UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailak antolatuko du kongresua, "Aniztasun Glokala: Hizkuntza, Kultura, Identitatea” izenburupean. Kongresua Bilbon eta Donostian izango da 2017ko irailaren 20tik 22ra bitartean. Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleei, agente legegileei eta industriako profesionalei zuzenduta dago eta zinema "glokala" kontzeptuaren gaineko eztabaida piztu nahi du antolatzaileen esanetan. Hain zuzen ere, "tokian tokiko hizkuntzan errodatutako eta modu lokalean ulertutako zinemak, baina audientzia globalari zuzendutakoak".

Komunikazioak bidaltzeko epea irekita dago eta 2017ko apirilaren 30era arte izango da proposamenak bidaltzeko aukera.

Etiketak: UPV-EHU UPV/EHU