Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zinema eta zientzia batzen dituen "Hor Kanpoan" zikloan gaur Christopher Nolan-en "Interstellar" filma emango da

Dokumentuaren akzioak

Zinema eta zientzia batzen dituen "Hor Kanpoan" zikloan gaur Christopher Nolan-en "Interstellar" filma emango da

2018/01/11 - Unibertsitatea.net
Pedro Miguel Etxenike fisikariak egingo dio sarrera aurkezpena "Interstellar" filmari. Guztira 10 film proiektatuko dira urtarrila eta martxoa bitartean Tabakaleran (Donostia) eta Azkuna Zentroan (Bilbo).
Zinema eta zientzia batzen dituen "Hor Kanpoan" zikloan gaur Christopher Nolan-en "Interstellar" filma emango da

"Interstellar" filma

Gaur hasiko da "Hor kanpoan" zinema zikloa Christopher Nolan-en Interstellar filmaren emanaldiarekin (Tabakaleran, 19.00etan).

Guztira 10 film proiektatuko dira eta lortu nahi dena da zinema eta zientzia bateratzea eta bi diziplinenganako interesa piztea. "Zer dago hor kanpoan?" galdera hasieratik egin dio zinemak bere buruari eta zikloak izaera honetako gaiak lantzerakoak hizkuntza zinematografikoak izan duen bilakaera erakutsiko digu.

Pelikulak urtarrila eta martxoa bitartean emango dira Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Azkuna Zentroan. Hauek dira proiektatuko diren filmak.

  • The day the earth stood still (Robert Wise, 1951)
  • The War of the worlds (Byron Haskin, 1953)
  • Forbidden Planet (Fred McLeod Wilcox, 1956)
  • Invasion of the body snatchers (Don Siegel, 1956)
  • Alien (Ridley Scott, 1979)
  • E.T. The Extra Terrestrial (Steven Spielberg, 1982)
  • Gravity (Alfonso Cuarón, 2013)
  • Interstellar (Christopher Nolan, 2014).
  • The Martian (Ridley Scott, 2015)
  • Arrival (Denis Villeneuve, 2016)

 

Goi-mailako zientzialariek aurkeztuko dituzte filmak eta gaurkoari sarrera Pedro Miguel Etxenike fisikariak egingo dio.

Zikloa Euskadiko Filmategiak, Azkuna Zentroak eta Donostia International Physics Center-ek antolatu dute.

Programa guztia zehatz-mehatz PDF honetan duzu: Hor Kanpoan.