Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zinema eta Giza eskubideen gaineko jardunaldia antolatu dute UPV/EHUk eta San Telmo Museoak
Erabiltzailearen akzioak

Zinema eta Giza eskubideen gaineko jardunaldia antolatu dute UPV/EHUk eta San Telmo Museoak

2014/09/12 - Unibertsitatea.net
Istorio eta irudien bidez ikasten dugu eta filmek giza eskubideak ulertzeko, betetzeko eta zabaltzeko bidean nola eragiten duten aztertuko dute datorren astearteko jardunaldian.

Zinemaldiaren 62. edizioaren ateetan, Zinema eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldia antolatu dute UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta San Telmo Museoak.

Jardunaldia irailaren 16an ospatuko da eta bertan, Giza eskubideak ulertzeko, betetzeko eta zabaltzeko bidean, filmek zer eta nola irakasten diguten aztertu nahi dute.

Hona hemen egitaraua:

  • 9:30. Irekiera: Elisabete Arrieta (UPV/EHU)
  • 10:00. Cine, bioética y derechos humanos: del aborto a la eutanasia. Antonio Casado (UPV/EHU).
  • 10:45. Atsedenaldia.
  • 11:00. Mahai ingurua: Fermin Muguruza (musikaria eta zinemagilea) eta Josemi Beltrán (Donostia Kulturako zinema-unitatearen arduraduna).
  • 11:45. UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolaturiko HEZKUNTZARI ETA GIZA ESKUBIDEEI buruzko ikus-entzunezkoen 3. lehiaketaren sari banaketa.
  • 12:30. Mahai ingurua: Maru Solores (zinemagilea) eta Juanjo Álvarez (UPV/EHU, Globernance-ren idazkaria).


Jardunaldia irailaren 16an ospatuko da UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Areto Nagusian. Sarrera doakoa eta irekia izango da.

(Iturria: UPV/EHU)

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari