Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zine unibertsitarioaren V. Nazioarteko Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Zine unibertsitarioaren V. Nazioarteko Jaialdia

2009/12/10 - Unibertsitatea.net
"Unifest" nazioarteko zine jaialdia ikasle unibertsitarioei dago zuzendua eta film labur onenak 5.000€ko saria izango du.

UNIFEST, ikasle unibertsitarioei zuzendutako nazioarteko zine jaialdia da. Aurtengoa 5. edizioa da eta 2010eko apirilaren 14tik 17ra ospatuko da Fuenlabradan.

Lehiaketan parte hartzeko lanak abenduaren 18a aurretik aurkeztu behar dira eta baldintza hauek bete behar dituzte besteak beste:

 

    • Lanaren zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea unibertsitateko ikasleak izan behar dira.
    • Lanak 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak izan behar dira.
    • Lanek ezin dute 30 minutu baino gehiago iraun.

Informazio guztia Unifest-eko web gunean aurkituko duzu.