Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zine solidarioaren astea UPV/EHUn
Erabiltzailearen akzioak

Zine solidarioaren astea UPV/EHUn

2008/11/30 - Unibertsitatea.net
"Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela: eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute"

Abenduaren 1etik 4ra "Munduaren Beste Aurpegia" lelopean Zine solidarioaren II. Astea ospatuko da UPV/EHUko Bizkaiko Campusean.

Leioa-Erandio guneko Biblioteka Nagusiko Hitzaldi Aretoan egingo da eta saioak arratsaldeko 16.00etan izango dira. Hauxe da egitaraua:

Abenduak 1:

  • Zine astearen aurkezpena.
  • Oro negro dokumentalaren emanaldia, Mark eta Nick Francis-ena.
  • Solasaldia

Abenduak 2:

  • %0,7 Elkartasun-Fondoaren film lehiaketako laburmetrai irabazlearen emanaldia.
  • MUNDUBAT Fundazioaren Un grito desde el Sahara dokumentalaren emanaldia.
  • Solasaldia.

Abenduak 3:

  • %0,7 Elkartasun-Fondoaren film lehiaketako accesitaren emanaldia.
  • El Compromiso Fundazioaren Ángeles tatuados dokumentalaren emanaldia.
  • Solasaldia.
Abenduak 4:
  • Tapologo dokumentalaren emanaldia, Gabriela eta Sally Gutiérrez Dewa-rena.
  • Solasaldia.

 

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari