Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzia gizarteari zabaltzeko bideez arituko dira Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Zientzia gizarteari zabaltzeko bideez arituko dira Bilbon

2011/05/23 - Unibertsitatea.net

Zientziaren komunikazioari buruzko III. Mintegia antolatu dute Biofisika Bizkaia Fundazioak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak.

Aurtengo mintegiaren leloa da "Zientziaren komunikaziorako eredu berriak" eta helburua da eskura dauden komunikazio tresnak eta plataformak erabiltzea zientzia gizarteari zabaltzeko.

Horretarako izen handiko hainbat hizlari deitu dituzte:

    • Pere Estupinyá (Kimikaria, biokimikaria eta zientzia dibulgatzailea): Rascar donde no pica: búsqueda constante de originalidad en la información científica.
    • Xurxo Mariño (biologoa, neurozientzialaria eta zientzia dibulgatzailea): ¿Una charla? ¿de ciencia?, prefiero el bar...
    • Patricia Fernández de Lis (kazetaria): Cómo 'hacer' ciencia en un periódico. La experiencia de Público.
    • José Antonio Pérez (telebistako gidoilaria): La ciencia mola (o debería).
    • Miguel Artime, Antonio Martínez eta Javier Peláez. amazings.es blogaren sustatzaileak diren blogarien esperientziak.

UPV/EHUk Abandoibarran (Bilbo) duen Paraninfoan ospatuko da jardunaldia maiatzaren 27an, goizeko 9etatik 14.00etara. Sarrera doakoa den arren aurretik izena eman beharra dago fund.biofisica-bizkaia@ehu.es helbidean.