Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientziaren grina gizarteratzeko "Passion for Knowledge - Quantum 13" gaur abiatu da

Dokumentuaren akzioak

Zientziaren grina gizarteratzeko "Passion for Knowledge - Quantum 13" gaur abiatu da

2013/09/30 - Unibertsitatea.net
Ekintzen artean daude izen handiko zientzialarien hitzaldiak, "Naukas Quantum" hitzaldi laburrak eta ikerlari gazteek izen handiko adituekin aritzeko aukera izango duten"Nobel Pitch" tailer berezia.

Gaur hasi da zientziaren eta herritarren topalekua izan nahi duen Passion for Knowledge - Quantum 13 egitasmoa. Urriaren 6a arte luzatuko da eta hainbat ekintza antolatu dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen (ikusi programa osoa).

Antolatutako ekintzen artean daude nazioarte mailako izen handiko zientzialarien hitzaldiak, Naukas Quantum saioak (zientzia gaiei buruzko 10 minutuko hitzaldi laburrak), Bigarren Hezkuntzako ikasleei bideratutako topaketak...

Horrez gain, Nobel Pitch tailer berezia antolatu da estreinakoz. Tailerra galdera honetan oinarritzen da: "Nola kontatuko zenioke Nobel saridun bati zure lana, berarekin igogailuan igotzen zaren denbora-tarte horretan?". Horretarako, doktoratu osteko 12-15 ikertzaile gazte hautatu dira eta hauek biologian, kimikan eta fisikan adituak diren punta-puntako zientzialariekin jarduteko aukera izango dute.

Bertaratu ezin duzuenok jakizue hainbat saio streaming bidez jarraitzeko aukera dagoela. Gainera, #quantum13 traolaren bidez ere bertako gora-beherak jarraitu ditzakezu.

(Iturria: UPV/EHU)