Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo amateurren lehiaketa

2011/06/22 - Unibertsitatea.net

Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Elhuyar Fundazioak ON Zientzia bideo lehiaketaren 2. edizioa antolatu dute.

Teknopolis telebista saioaren barruan antolatu da zientziaren eta teknologiaren hedapenerako bideo amateurren lehiaketa eta interesa duen edonori dago zuzenduta. Gaia librea da (ikerketak, eztabaidak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia...) eta bideoek gehienez 5 minututako iraupena izan behar dute.

Lehiaketaren gaineko informazio guztia On Zientzia gunean aurkituko duzu.