Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientziaren Azoka ospatuko da Bilbon larunbatean
Erabiltzailearen akzioak

Zientziaren Azoka ospatuko da Bilbon larunbatean

2015/04/24 - Unibertsitatea.net
Bihar, apirilak 25, zientziaren inguruko azoka bat ospatuko da gazteetxoegan zientziarekiko interesa pizteko asmoz.

Datorren larunbatean Zientzia Azoka ospatuko da Bilboko Plaza Berrian. Berrtan, 12-18 urte arteko gazteen proiektu zientifikoak aurkeztuko dira, modu horretan, gaztetxoenen artean zientziarekiko interesa piztu eta kultura zientifikoa zabaltzeko helburuarekin. Elhuyar Fundazioak antolatutako ekimen bat da, Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Departamentuak eta Fecyt-ek (Espainiako Zientzia eta Teknologiaren Fundazioa) finantzatu dute.

UPV/EHU, UPNA, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Tecnalia, IK4 eta BTEK zentrua izango dira kolaboratzaile modura eta beraien proiektuak aurkeztuko dituzten gaztetxoen esfortzua, interesa eta inplikazioa omen dira azokaren funtsa.

Hemen uzten dizuegu albistea osorik:Zientzia Azoka

Bilaketa
Hemeroteka

Hemeroteka

Argazki galeria
 
bisitari