Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzialari madrildar batek 10 milioi dolar eman dizkio Kaliforniako Unibertsitateari

Dokumentuaren akzioak

Zientzialari madrildar batek 10 milioi dolar eman dizkio Kaliforniako Unibertsitateari

2011/10/19 - Unibertsitatea.net

Francisco José Ayala Biologia Ebolutiboan da aditua eta madrildarra den arren Kaliforniako Irvine Unibertsitateko Biologia Zientzien Eskolako irakaslea da azken 25 urteetan.

Lanean ari den unibertsitateari 10 milioi dolar emango dizkiola adierazi berri du, hari bere esker ona erakusteko. Unibertsitateak ikerketa lan ugari egiteko aukera eman omen dio, baita eskolak ematekoa.

Hori dela eta, duela urte asko Kalifornian eskuratutako mahasti batzuetatik eratorritakoa dirua ematea erabaki du. Hala ere, ez da Ayalak dohaintza egiten duen lehen aldia, iaz, sari baten eskuratutako milioi bat euro eman zion unibertsitateari.