Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Komunikabideetan" mintegia Donostian

Dokumentuaren akzioak

"Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Komunikabideetan" mintegia Donostian

2008/10/02 - Unibertsitatea.net
Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izango da mintegia eta aldibereko itzulpen-zerbitzua egongo da.

Elhuyar Fundazioak eta Innobasquek, "Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Komunikabidetan" mintegia antolatu dute datorren urriaren 14rako (asteartea).

Euskal Herriko komunikabideek egiten duten lana emango da ezagutzera eta inguru hurbileko eta Europako Batasuneko ekimenen berri ere emango da.

Mintegia zuzenduta dago bereziki komunikabideetako profesionalei eta kazetariei, komunikazioko irakasle eta ikertzaileei, zientzialari eta ikertzaileei, kazetaritza-ikasleei eta komunikazioan interesa duten zientzia-ikasleei.

Doakoa den arren izen-ematea beharrezkoa da.