Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Zientzia tabernan" dibulgazio hitzaldiak

Dokumentuaren akzioak

"Zientzia tabernan" dibulgazio hitzaldiak

2016/04/06 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateak Tuterako Letras a la taza liburu dendan eskainiko ditu "Zientzia tabernan" zikloko dibulgazio hitzaldiak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren hitzetan, "zientzia eta teknologia edukiak era ulergarri eta dibertigarrian dibulgatzea" da Zientzia tabernan izeneko hitzaldi zikloaren xedea. Hiru saioak Tuterako Letras a la taza liburu-dendan egingo dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera (bana apirilean, maiatzean eta ekainean) eta sarrera doakoa izango da. 

Beraz, Tuterako Herrerías kaleko 7. zenbakian dagoen Letras a la taza liburu dendako kafetegi giro lasaiean hartuko dute zientzia hizpide. Antolatzaileek "tabernako esperiementuak" izendatu dituzte saioak, "edukiak era atsegin eta dibertigarrian bistaratuko" direla hitz emanda. Hona hiru saioetako gaiak:

Zure garunak engainatu egiten zaitu eta bere arrazoiak ditu: apirilaren 14a, osteguna

Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakasle den Joaquín Sevilla Moróder-ek eskainiko ko “Zure garunak engainatu egiten zaitu eta bere arrazoiak ditu” izeneko hitzaldia. Bertan, magialarietatik eta musikarietatik hasi eta marketin aditu, azti eta igarleetaraino, horiek guztiek erabiltzen dituzten ilusio optikoak, entzumen ilusioak zein garunaren engainuak aztertuko ditu.

Jokuak infragorriekin: maiatzaren 12a, osteguna

César Sancho Martín Bigarren Hezkuntzako Fisika eta Kimika irakasleak, berriz, "Jokuak infragorriekin" izeneko hitzaldia eskainiko du. Esperimentu batzuk egingo ditu bertan, jolas formatuan erakusteko espektro elektromagnetikoko eremuetako baten alderdiak; izan ere, begia itsua baita eremu horretarako eta, aldiz, eremu horrek hainbat aplikazio ditu eguneroko bizitzan.

Argia, argiak eta beren espektroak: ekainaren 9a, osteguna

Nafarroako Unibertsitateko Fisika Saileko irakaslea den Antonio Vela Ponsen ardura izango da, hain zuzen, "Argia, argiak eta beren espektroak" izeneko hitzaldiaren bidez eguneroko bizitzan aurki daitezkeen argi-iturrien (naturalak eta artifizialak) errepaso bat egiteko. Horrela, “in situ” egindako esperimentuak baliatuko ditu espektroa lortu eta bere izaera zein ezaugarriak ezagutzeko.