Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzia modu errazean gizarteratzeko "Naukas Bilbao 2013" ekimena bihar hasiko da Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Zientzia modu errazean gizarteratzeko "Naukas Bilbao 2013" ekimena bihar hasiko da Bilbon

2013/09/26 - Unibertsitatea.net
Aurtengo edizioan 10 minutuko 40 hitzaldi antolatu dituzte. Honez gain, 6-12 urte bitarteko umeentzat "Naukas Kids" gunea sortu dute eta lau zientzialari famatu elkarrizketatuko dituzte.

Naukas-ek eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Naukas Bilbao 2013 ekimena bihar hasiko da, irailak 27.

Aurtengoa 3. edizioa da eta zientzia era errazean jendeari helaraztea da helburua. Horretarako, 10 minutu iraungo duten 40 hitzaldi labur antolatu dituzte eta modu arin eta errazean azalduko dira fisikari, kimikari, biologiari, astronomiari edo matematikari buruzko kontzeptuak.

Aurtengo edizioko berrikuntzak bi dira. Batetik, "Naukas kids" 6-12 urte bitarteko gazteentzako gunea sortu da. Eta bestetik, elkarrizketatu egingo dituzte lau zientzialari famatu. Honela,

Ostiralean,

 

Larunbatean,

  • Miguel Artime-k (Maikelnai) Ricardo Amils mikrobiologo katalana elkarrizketatuko du.
  • Antonio Martínez Ron-ek (Fogonazos) Manuel Lozano Leyva fisikari sevillarra elkarrizketatuko du.

Irailaren 27an eta 28an ospatuko da UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarran) eta sarrera doakoa da (lekua bete arte).

Programa osoa ikusteko Naukas Bilbao 2013 gunera jo.