Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Zientzia gastronomikoen unibertsitatea Donostian

Dokumentuaren akzioak

Zientzia gastronomikoen unibertsitatea Donostian

2009/01/16 - Unibertsitatea.net
Izaera honetako bigarren unibertsitatea litzateke Europan eta 2011. urterako martxan egotea da Mondragon Unibertsitatearen asmoa.

Mondragon Unibertsitateak zientzia gastronomikoen unibertsitatea sortzeko asmoa jakinarazi du. Unibertsitatea Donostian kokatzea eta 2011. urterako martxan egotea da aurreikuspena.

Izaera honetako Europako bigarren unibertsitatea litzateke Donostiakoa (orain arteko bakarra Italian dago) eta bertan graduko eta graduondoko tituluak eskainiko lirateke. Honez gain, goi mailako sukaldaritzari lotutako ikerketari garrantzia handia ematea da asmoa.

Proiektuan bidelagun ditu Mondragon Unibertsitateak Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz eta Karlos ArgiƱano.